GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-07-03
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Sarkozy denetan...

Zuberoa aldera joan nahi izan dutenentzat harrera ona antolatua zuten. Euskal Herria Zuzenean jaialdiak hiru egunez eskaintzen duen bizi esperientziak kezka sortu zukeen Prefeturaren pasabideetan. Ondorioz, CRS autobus beteak, herri ttikietan kontrolak, helikopteroa itzulika, hain baztertua eta laguntzarik gabe utzia den herrialdeko biztanle askorentzat hori ezin ulertua da. Sarkozyren politika.

Sarkozy Madrilen zegoen, Espainako Gobernuak euskal arazoaz duen ikuspuntua entzuten. Ez omen du arazo honek Frantziako politika hunkitzen. Alta ez dute zalantzarik diru zama handiak erabiltzeko euskaltasunaren aurkako lanetan. Sarkozy presidente izanen omen da. Ahalegin horietan iragarpen beltzak eskaintzen ditu, azken etorkin lege proposamenaren debatearen ondotik Parisen kanporatzeak dira aipagai.

Larunbatean, kanporatu nahi dituzten ikasleen aldeko manifestazioa iragan da. Mehatxuak hautetsi, sindikatu eta paper- dun familia askoren mugimenduak sortu ditu. FCPE dugu aitzindari, errepublikaren zutabea den eskolaren defentsan jarduten duen sindikatuak kanporatua izateko arriskutan daude, haurren babesaren ardura hartzen ari da. Ekintza eskuzabala. Bitartean, sindikatuak berak Hizkuntz guttituen kontseilu akademikotik Diwanen kanporatzea lortua zuen. Perfekziorik ez dago.

Kanporatzearen mehatxuek aitzineko urteetan paperik gabeko etorkinek jasan dituzten kanporatze bortitzen oroitzapenak berpiztu dituzte. Aldi honetan, ikasturtearen bukaera goaitatu nahi zuten ikasleen kanporatzeko. Ikastetxeetan ezagunak diren gazteek elkartasun mugimenduak ikusi dituzte sortzen, burasoek babesa eskaini dute eta orain paperik gabe diren burasoak atxilotuak direlarik berehalako ekintzak antolatuak dira. Sarkozyk ez zuen horrelakorik espero.

Ezkerrak trena hartu du eta larunbateko manifan hor zeuden Fabius eta Strauss Khan. Segolène ez zegoen. Horrek segurtasunaren inguruko gaia bere gain hartu nahi luke, badaki gai honek arrakasta duela, landu behar duela lehendakarigaitzan aukera izatekotan. Ikasleen kanporatzearen gaian ez du busti nahi, etorkinek jasaten duten egoeraren inguruko debateetan ez du agertu nahi, esku gogorra nahiago du erakutsi udazkeneko sozialisten hautagaien inguruko debateak baino lehen. Sarkozy errepresioaren bidetik doa, ezkerreko alderdiek ez diote aurre egiten, gizarteak du indar bilketa egiten eta heldu diren hauteskundeek ez dute egoera erraztuko.

Sarkozy Zapateroren entzutera joana zen, baliteke zerbait adostea, baina barne ministroa den honek bai erreferenduma bai eus- kal departamenduaren antolaketa ahalbidetzen ahal luke, araberako nahikeria politi- koa balitz.

Askotan errana izan da Madrildik ez zela deus goaitatu behar, baina Paristik ez da sekula deus onik etorri. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Protesta contra la incineradora ante los junteros
Euskal Herria
Recuerdo a los gudaris y a los presos
Euskal Herria
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Ekonomia
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo
Kirolak
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
Mundua
Israel ataca con un misil la oficina del primer ministro palestino
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss