GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-03
AuB: «Noiz errespetatuko du Txabarrik gipuzkoarron hitza?»
2003ko hauteskundeetan jasotako 65.000 bozak ez errespetatzea eta baztertu nahi izatea egotzi zien Batzar Nagusietako ordezkariei AuBk, atzo, Errenterian egindako elkarretaratzean. Bozka kopuru horiek kontuan hartuko zituela esan bazuen ere Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, aurkako jarrerarekin aritu dela salatu zuen AuBk.

ERRENTERIA

Ikasturte politikoari itxiera ematearren, Gipuzkoako Batzar Nagusien azken bilkura ibiltaria izaten da, orain dela 500 urtetik hona. Atzo Errenteriako Magdalenako ermitan egin zuten, eta Autodeterminaziorako Bilguneak (AuB) elkarretaratzea egin zuen bertan, aipa erakundeak eurekin egindako «apartheid politikoa» salatzeko.

Batzar Nagusietakopresidente Leire Ereńori gutuna eman zion, gainera, Inazio Agirre AuBko ordezkariak. Harekin batera, «No apartheid» lelopeko pankartaren atzean, Batasuneko mahaikide Eusebio Lasa eta AuBko Juankar Alduntzin, Jon Albisu eta Idoia Ibero egon ziren. AuBk 2003ko hauteskundeetan jaso zituen 65.000 bozkak baztertu eta isilarazi nahi izatea egotzi zien Inazio Agirrek Batzar Nagusietako arduradun politikoei.

Europan defizit demokratikorik handiena duten erakundeak«apartheid politikoa» ezarri dutenak direla, Batzar Nagusiak kasu,salatu zuen AuBk, eta aplikazio horrek Gipuzkoan, eta Euskal Herrian, eragindako«salbuespen egoera eta eskubide zibil eta politikoen urraketak» salatu zituen, baita Batzar Nagusietako arduradun politikoei hori gainditzeko «erraztasunik ez eta oztopo guztiak» ezarri izana leporatu ere.

Herritarren hitza eta erabakia

«Herritarren hitza eta erabakia errespetatzearen inguruan asko hitz egiten duten arren, noiz errespetatuko ditu Txabarrik 65.000 gipuzkoarren hitza eta borondatea?», galdegin zion AuBk Gipuzkoako ahaldun nagusiari.

Bestalde, Batzar Nagusien bilkuran, erakunde publikoaren barne arautegi berria onartu zen EAJren, EAren eta PSEren bozei esker; PPk, EBk eta Aralarrek aurka jo zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Protesta contra la incineradora ante los junteros
Euskal Herria
Recuerdo a los gudaris y a los presos
Euskal Herria
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Ekonomia
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo
Kirolak
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
Mundua
Israel ataca con un misil la oficina del primer ministro palestino
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss