GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-03
EH ZUZENEAN jaialdia Idauze-mendin
Jaialdiaren etorkizuna ez da ziurra, datozen asteetan erabakiko dute berriz egingo duten
·Idauze-Mendira joan den urtean bezainbeste festalari joan direla aurten kalkulatu dute antolatzaileek

Jaialdiko administrazio kontseiluko kideek atzo aurkeztu zuten behin-behineko bilanean, Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren etorkizuna ez dagoela ziurtatua eman zuten jakitera. Igandeko sarrerak zenbatzeko gelditzen zirenean, ostiralean eta larunbatean iaz bezainbeste sarrera saldu zituztela esan zuten. Jaialdiaren jarraipena antolatzaileen eskutik kanpo zegoela adierazi eta gero, jaialdiaren inguruko elkarte eta erakundeei laguntza eskatuko zietela esan zuten.

IDAUZE-MENDI

«Bilan orokorra egin behar dugu oraindik, baina beharbada jaialdia ez da oraindik salbatua», adierazi zuen Patxi Thikoipe Euskal Herria Zuzenean jaialdiko administrazio kontseiluko kideak. Iaz saldu ziren 18.000 sarreren inguruan egonen direla suposatzen zuten antolatzaileek, ostiraleko eta larunbateko sarrerak bakarrik zenbatuak zirenean. Bi egun horietan aurreko urtearen antzeko kopuruen inguruan zebiltzala azaldu zuten.

Erabakia hartu aitzin hainbat elkarte eta erakunderekin hitz egingo dutela adierazi zuen Thikoipek: «Ondoko egunetan lanean segitu beharko dugu, orain arte laguntzen gaituzten guztiekin hitz egingo dugu sostengatuko gaituzten edo ez ikusteko».

Zuberoan jaialdiak jasotzen duen sostengua nabarmendu zuten antolatzaileek, eta bereziki azken urtean, jaialdia bertan egiten den hirugarren urtean, alegia. Horregatik, jarraipena oraindik erabakia ez den unean ere Zuberoan jarraitzeko nahia eta asmoa adierazi zuten antolatzaileek.

Ikusleen parte hartzea eta hurbiltasuna ere aditzera eman zuten, aurtengo egituraketa txikiagoak giro maila ongi baloratzera eraman zituen arduradunak. Administrazio kontseiluko beste kide Aurore Martinek aurtengo jaialdian nabarmentzekoa zena giroa izan zela uste du: «Publikoarekin harremanak oso ongi pasatu dira, eta publikoak biziki ongi pasatu duela iruditzen zaigu». Giro onaren arrazoietako bat eremua txikitzea izan zela aditzera eman zuen Thikoipek: «Positiboa izan da guretzat eta ikuslegoarentzat, giroa errekuperatu dugulako».

Jaialdiak daramatzan egitasmoei dagokienez janari eta edari biologikoak eskaintzearekin oso pozik daudela jakinarazi zuten, eta posible baldin bada behintzat jarraitzeko asmoa nabarmendu zuten. Berrerabil daitezken edalontzi gogorrak lehen aldiz eskaini dituzte aurtengo jaialdian eta arrakasta handia bildu dute. Jende askok hondakinen sorrera txikitzen eta ingurumena babesten laguntzen duen ekimenarekin bat egin zuen, horregatik egitasmo horren jarraipena ere aurreratu zuten.

Laborantza Ganberako Mixel Berhokoirigoinek Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileek Ganberari jaialdian zehar eman zioten leku handia eskertu zien. «Euskal Herriaren garapenean lan egiten dugunon etorkizuna gure elkarrekiko desmartxei lotua dago», adierazi zuen, halaber.

Ipar Euskal Herriko nekazariak biltzen dituen erakundeak jaialdiko arduradunen deia jaso zuen igandeko herri bazkaria prestatzeko, eta arrakasta handia bildu zuen. 500 pertsonentzat pentsatua zegoen zikiro biologikoak ia 600 pertsona elkartu zituen; hala, bada, Arrosa garaiko herri bazkarietara bueltatu ziren. Laborantza Ganberak zikiroa abeltzaintza biologikotik sortutako ardiekin eta Euskal Herriko laborariengandik eskuratutako barazkiekin antolatu zuen, eta, horrez gain, sortu berri den Azkorria gasnategiak egindako gazta eta postreak eman zituzten.



Bideetan segurtasuna bilatzeko testak
Jaialdiaren bukaera hurbiltzen zen heinean segurtasun postuan Alkoholismoaren Prebentziorako Elkarteak eskaintzen zituen alkohol azterketak egiteko ilarak gero eta luzeagoak ziren. Autoa arriskurik gabe hartzen ahal zen jakiteko alkoholemia testak doan egiteko aukera eman zuten Idauze-Mendiko jaialdian. -

Giro herrikoi eta euskalduna familiaz beteriko igandean

I.E.

IDAUZE-MENDI

Txistulariak, buruhandiak eta erraldoiak itzuliak ematen ibili ziren giroa animatzen eta atzo familian heldu ziren haur andanarekin jostetan.

Eguerdi partean joaldunek akanpalekuan ziren bestalariak esnatzen iratzargailu papera egin zuten. Bitartean, sarreran bestelako ikuskizuna izan zen, gaueko besta egitera etorritako gazte batzuk haien kanpin-dendekin joaten ziren bitartean, jende helduagoa eta familia osoak egun pasa atsegina egiteko asmoz sartzen ziren.

Denentzako aproposak ziren ikusgarri eta kontzertuak ziren atzorako antolatuak. Horrela, bazkaria aitzin muxikoak dantzatzeko aukera izan zen. Apairuan dantzatzeko zein entzuteko aproposak ziren Holako eta Otxalde taldeek jo zuten.

Jende berriaren etorrerak paisaia ere aldatu zuen, igandera arte atxikia izan zen lurraren garbitasunak egun txarra izan baitzuen atzokoan. Inoiz baino edalontzi huts gehiago ikusten ziren Idauze-Mendiko larreetan.

Kontzertuei begiratuta gauerdi aldera hasiera ederra eman zion Dionysos taldeak igandeari. Musikarien eta ikusleen arteko konplizitateak eramanda taldeko kantari Matias Malzieuk publikoaren eskuetan zehar hamarka metro egin zituen buruen gainetik.

Garazi Philantropik Orkestrak elkarteen herrixkan ikusleen nahi guztiak ezin izan zituzten bete, denborak hartuta «beste baten» eskaerari ezin erantzunez gelditu baitziren.

Tokia antzerki taldeak atzokoan lurzoruaren arazoa jorratu zuen antzerki-eztabaidan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Protesta contra la incineradora ante los junteros
Euskal Herria
Recuerdo a los gudaris y a los presos
Euskal Herria
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Ekonomia
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo
Kirolak
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
Mundua
Israel ataca con un misil la oficina del primer ministro palestino
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss