GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-03
-Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako finala -
Olasagastik aurreikuspen guztiak bete ditu eta txapela jantzi du
·Fausto Mugertza mutrikuarrak lortu du bigarren postua, lan bikaina egin ostean

LEABURU

Joxemari Olasagasti zen Gipuzkoako txapela lortzeko faboritoa, eta Igeldoko aizkolariak ez zuen hutsik egin. Hala, berriro ere herrialdeko aizkolaririk onena dela erakutsi zuen. Jendetza handia batu zen atzo Leaburun finala ikusteko, eta amaieran damutuko ez ziren saio ona ikusi zuten.

Hasieran lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar zituzten, baina kana-erdiko lote oso bat kendu egin zuten, txarrak zirelako, eta amaieran bakoitzak bi kana-erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar izan zituzten. Moztutako enborrak aitzakiarik gabekoak ziren.

Peñagarikano hasi zen agintzen atzoko finalean, baina apurka-apurka Olasagasti aldea murrizten hasi eta azkenean txapela berak jantzi zuen. Aldea gehitzeari ekin zionean, garaipenak ez zuen izan inongo arriskurik, eta amaieran merezitako txapela lortu zuen.

Bigarren posturako Peñagarikano ongi aritu zen, baina azkenaldian bezala, akitu egin zen, eta azkenean ezin izan zion bigarren postuari eutsi. Bi enborren faltan, Mugertzak aurre hartu zion, eta amaieran bigarren postua lortu zuen. Peñagarikanok lan ederra egin arren, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lehen postuan ibili zen, baina Olasagastik eta Mugertzak aurre hartu zioten. Txapartegi izan zen laugarren postuan, eta Azurmendi, berriz, azkena.

Olasagastik aitzakiarik gabeko lana egin zuen, garaipenak ez zuen arriskurik izan, eta berriro ere txapelduna da. Posturik aipagarriena Mugertzarena da. Mutrikuarra sasoi ederrean dago, eta atzo ere egindakoa horren adierazgarri izan zen. Amaieran pozez gainezka zegoen, eta ez da harritzekoa, herrialdeko aizkolaririk onenetakoa dela agerian utzi baitzuen.

Peñagarikano ez da lehengoa. Ongi hasi zen, baina amaiera oso luzea egin zitzaion, eta hirugarren postu horrekin konformatu behar izan zuen. Txapartegik, berriz, bere lana egin zuen, eta berak egindakoak ere ez dauka aitzakiarik. Azurmendi, berriz, azkena izan zen, baina hori ere ez da harritzekoa. Azken unean erabaki du lehiaketan sartzea, eta baldintza horietan zaila da zerbait gehiago egitea. Dena dela, aurrekoa ez zuen izan oso aparte. Aizkora une batez uzteko erabakia hartu zuen, eta berriro itzultzea erabaki du. Hori da dudarik gabe berririk onena, lanean jarraitzen baldin badu, berriro ere goiko postuetan ikusteko modua izango baitugu. «Saioa kontrolpean izan dut. Nahiko erraz aritu naiz, eta gustura nago lortutakoarekin», adierazi zuen Olasagastik. «Mugertzak ere lan ederra egin du, eta pozten naiz bera bigarren geratzearekin», gaineratu zuen Igeldokoak.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Protesta contra la incineradora ante los junteros
Euskal Herria
Recuerdo a los gudaris y a los presos
Euskal Herria
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Ekonomia
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo
Kirolak
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
Mundua
Israel ataca con un misil la oficina del primer ministro palestino
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss