- Afizionatuak
Joseba Ollo eta Arkaitz Peņas, Elgetan garaile
DONOSTIA
Joseba Ollo eta Arkaitz Peņas, 23 urtez azpikoetan eta gazte mailan, hurrenez hurren, Elgetako Lau eta Erdiko ETB Kantxa Torneoko txapeldunak dira.
Goldarazko Ollok 22-12 hartu zuen mendean Oinatz Gonzalez andoaindarra, batez ere neurketaren bigarren zatian erakutsitako nagusitasunari esker.
Gazte mailan, Arkaitz Peņas lizarrarak 22-10 irabazi zion Ander Elezkanori.
|