EAJk lortuko lituzke eserleku gehien Bizkaian eta Gipuzkoan, eta lehia estua du PPrekin Araban

Gipuzkoako Batzar Nagusietan 17 eta 19 eserleku artean lortuko lituzke EAJk, eta Bizkaian 25 eta 28 artean. Araban, lehia estua izango luke PPrekin biek batzarkide kopuru berak lortuko bailituzkete, 13 eta 15 eserlekuen artean, EITBren sondaketaren arabera.

27/05/2007 21:02:00

DONOSTIA-. Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJk bozen %32,2 lortuko luke, eta 17-19 eserleku eskuratuko lituzke. Bigarren indarra PSE-EE litzateke 15-17 eserlekurekin, eta EB-Aralar hirugarren, 7-8rekin. PPk 5-6 eserleku lortuko lituzke, eta EAk, 4-5.

Bizkaiari dagokionez, EAJ litzateke alderdirik bozkatuena bozen %43,6 eskuratuta, eta 25 28 batzarkiderekin. Gipuzkoan bezala, Bizkaian ere PSE-EEk jarraituko lioke 10-12 batzarkiderekin, eta ondoren, PP legoke 6-7rekin. Laugarren EB-Aralar egongo litzateke 3-4 eserlekurekin, eta azkenak EA eta EAE-ANV, batzarkide bat edo birekin.

Arabako Batzar Nagusietan PP eta EAJren arteko lehia estua litzateke. Izan ere, bi alderdiei eserleku kopuru berdinak ematen dizkie EITBren sondaketak: 13-15 bakoitzari. Nolanahi ere, PPk lortuko lituzke boto gehien; hautesleen %25,9. EAJk %24,9 eskuratuko luke. Ondoren PSE-EE legoke 12-14 eserlekurekin. EAE-ANVk 4-5 batzarkide lortuko lituzke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo