PPk Lizartzako alkatetza eskuratu du

EAE-ANV izan da alderdirik bozkatuena Lizartzan, baina espainiar epaitegiek baliogabetu egin dute eta PPk eskuratuko du alkatetza.

27/05/2007 22:07:00

LIZARTZA-. EAE-ANVk 186 boz eskuratu ditu Lizartzan, eta PPk 27 (duela lau urte ez zuen boto bakar bat ere jaso). Estatu espainoleko epaitegiek alderdi abertzalea legez kanpo utzi zutenez, Mariano Rajoyren alderdiak lortuko du alkatetza.

Aipatzekoa da, halaber, boto zuri kopurua oso handia izan dela herri horretan, 142 zenbatu baitituzte.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo