PPk esan du Lizartza eta Elduaingo alkatetzak bereganatuko dituela

PPk Lizartza eta Elduaingo alkatetzak hartzeko prest dagoela berretsi du gaur alderdi horretako Gipuzkoako lehendakari Maria Jose Usandizagak.

28/05/2007 15:35:00

DONOSTIA-. Maria Jose Usandizagaren iritziz, PPk Elduain eta Lizartzako alkatetzak lortzea "herri honetako anormaltasun politiko eta sozial handienaren islada da".

Lizartzan jaso dituen 27 botoak "egoera benetan anomalo batean goraipagarria den hiritar konpromisoa" adierazten dute Gipuzkoako PPko lehendakariaren aburuz, eta hori dela-eta PPk Lizartzako nahiz Elduaingo alkatetzak hartuko ditu, "hiritar horiekiko duen ardura politiko eta konpromisoagatik".

Usandizagak onartu du PPk zailtasunak dituela kargu horiek beteko dituzten militante gipuzkoarrak aurkitzeko, baina ziurtatu du udal horiek "euskal herritarrek" osatuko dituztela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo