GARA > Idatzia > Euskal Herria

PPk «akats politiko eta moraltzat" jo du Blazquezen Bilboko diskurtsoa

Bakea bilatzeak ordezkari politikoen ezinbesteko helburua izan behar duela adierazi zuen Bilboko gotzainak. PPk, atzo, hitz horiek gogor kritikatu zituen, Blazquezek «gizartearen zati bat bakarrik ordezkatuta zegoen" ekimen batean parte hartu zuelako.

GARA |

 

Hautsak harrotu ditu Bilboko Elizbarrutiak larunbaterako, Santiago plazan, «Mugitu zaitez bakearen alde» lelopean antolatutako ekimenak. Izan ere, Blazquezek Bizkaiko hiriburuan egindako hitzaldiari PP alderdiak gogor erantzun zion atzo. PPko Komunikazio idazkari Gabriel Elorriagaren ustez, Bilboko gotzain eta Estatu espainoleko Gotzainen Batzarreko presidentearen hitzak «akats politikoa» dira eta «moral sakona» adierazten dute.

Esan bezala, PPri ez zitzaizkion nahikoak eta egokiak iruditu Blazquezen hitzak. Horiek hala, alderdi horren ustez, Bilboko gotzaina, «oso era politikoan, gizartearen zati bat bakarrik ordezkatuta zegoen ekitaldi bati» lotu zitzaion.

Alde horretatik, Elorriagak adierazi zuenez, PPren ustez, Estatu espainoleko Gotzain Batzarreko presidentea «erratuta» dago horrelako ekitaldietan parte hartzegatik.

 

«Gizarte baketsuagoa»

Blazquezek ordezkari politikoei «bakea bilatzea ezinbesteko helburu bilakatzeko» eskatu zien. Halaber, ETA erakundeari «atzerapenik eta ordainik gabe desagertzeko» eskatu zion Gainera, Blazquezek honako hau jakinarazi zuen: «Printzipio moralen inguruan batzeak eta prozedurak elkartzeak gizartearen konfiantza sendotuko dute indarkeria desagertzeko». Bilboko gotzainak honakoa adierazi zuen: «Bakearen helburu handiarekiko elkarlan estuan ez gizarteak, ezta Elizak ere ez du aurreztuko».

Estatu espainoleko Gotzain Batzarreko buruaren ustez, Barajaseko laugarren terminaleko atentatua «itxaropenerako kolpe gogorra» izan da. Horiek hala, honako hau jakinarazi zuen: «Bakearen bidean lehendabiziko eta ezinbesteko pausoa gure esku ditugun baliabide zilegi guztiekin indarkeria terrorista ezabatzea da».

Azkenik, Blazquezek guztien artean gizarte baketsuago bat eraikitzeko eskatu zuen Santiago plazan. Bertan, besteren artean, PSEko idazkari nagusi Patxi Lopez, EAJko Josune Ariztondo eta Mikel Arana EBko kidea egon ziren.

«erratuta"
Gabriel Elorriagaren hitzetan, Ricardo Blazquez «oso erratuta" dago. Izan ere, PP alderdiaren esanetan, Bilboko gotzaina larunbateko ekitaldian «oso modu politikoan, memento eta egoera jakin batean, jarrera baten alde agertu baitzen".

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo