GARA > Idatzia > Kirolak

Athletic Atletico Madrilen bigarren taldean jokatzen ari da lehoi ohia urtarriletik

Solabarrieta, etxetik kanpo bidea egiten

«Izango dena izango da; hemen gutxienez lehiatzen ari naiz, eta neure esku dago", esan du ondarroarrak

Manex ALTUNA | BILBO

 

Athleticek Madrilen jokatuko du igandean, Vicente Calderonen hain zuzen ere, eta Atleticoren bigarren taldean ari da Aritz Solabarrieta, Gabonak arte zuri-gorria izan den futbolaria. Ondarroarrak ez daki partida ikusteko betarik izango duen, nahiz eta lagunekin egoteko gogoa izan, egun berean bere taldeak Santanderren jokatzen baitu. Emaitza ematerakoan, ez du busti nahi izan, eta «partida ona izatea» espero duela dio. «Atletico Madrili Athleticen gauza bera gertatzen ari zaio; kostata irabazten ditu partidak etxean», esan du. Hala ere, erantzunek argi erakusten dute sentimendu zuri-gorriari eusten diola.

Solabarrieta jokalari gaztea da, 23 urte besterik ez du. Fitxarik gabe zegoen Athleticen, eta Atletico Madrilek emandako aukera baliatu nahi du futbolari gisa hazteko. Ez da Lezaman gertatzen den lehen kasua. Arruabarrena -orain Xerezen dago utzita- eta Lizoain, esaterako, Osasunaren bigarren taldera joan ziren, eta Mikel Martins, Espanyolera. Gorka Iraizotzek ere kataluniarren harrobitik egin zuen salto Lehen Mailara Athleticen ateak itxi zizkiotela ikusita. Adin horrekin, garrantzitsuena jokatzea da eta mementoz lortzen ari da.

«Pozik nago hartutako erabakiarekin; hori egin behar nuen. Athleticen geratu izan banintz eta fitxa egin izan balidate, hiru edo lau partida jokatuko nituzkeen, jokatzekotan; azken finean, udan egoera berberean egongo nintzatekeen. Urte oso bat alferrik galduko nukeen. Hemen lehiatzen ari naiz, eta izango dena izango da. Aukera hori, behintzat, badaukat, eta gainerakoa neure esku dago».

Solabarrietak alde batera utzi nahi dituen arren, ez ditu ahaztu Athleticen bizi izandako azken hilabeteak, eta poztu egiten da Javi Gonzalez jokatzen ikusita, bere egoera berean baitzegoen. «Momentu txarrak pasatu genituen biok. Gauza batzuk ez ditut oraindik ulertzen, eta ez dakit sekula ulertuko ditudan».

Heldu zenetik, hasierako hamaikakoan izan da partida guztietan, baina oraindik taldeak ez du lortu norabidea aldatzea eta Bigarren B Mailako atzeko postuetan sartuta jarraitzen du. Amorrortu da harrobiaren arduraduna, eta deustuarrak bigarren taldeak maila mantentzeko fitxatu zuen ondarroarra. Txiki-txikitatik ezagutzen du, Lezamara ere hark eraman baitzuen 12 urterekin.

«Athleticen egindako lana egiteko fitxatu dute Jose Mari -Amorrortu-. Harrobia landu eta esperientzia izateko, baina oso ezberdina da hemen kanpoko jende asko dago-eta. Nire taldean, esaterako, brasildar bat, argentinar bi eta Estatuko hainbat lekutako jokalariak daude. Giroa, beraz, ezberdina da Athleticekin alderatuz gero. Antzeko zerbait sortzen saiatzen ari gara. Hala ere, jende jatorra ezagutu dut eta ez dut inolako arazorik eduki», azaldu du.

 

Europako txapelduna

Etorkizun oparoa aurrez ikusten zitzaion ondarroarrari Lezaman. Estatu espainoleko hemeretzi urtez azpiko selekzioarekin Europako txapeldun izan zen orain dela urte batzuk. Talde horretan zeuden, besteren artean, Fernando Torres, Iniesta, Reyes eta Zubiaurre bera ere.

Valverdek eman zion aukera Athleticen lehen taldean aritzeko. Espanyolen entrenatzaileak harrobiko beste hainbat jokalariri ere -Endika Bordas, Jonan, Azkorra, Jon Moya,...- eman zien aukera hori, baina Iraolak izan ezik gehienek ez dute arrazoi hainbatengatik lehen taldean geratzea lortu. Solabarrietak adierazi du: «Jokalari asko igotzeak arrisku hori dauka. Aukera izan dugu eta ezin izan dugu aprobetxatu. Irakurketa kritiko bat egin behar dugu gure errua ere bai baita, ez dugulako jakin erakusten maila dugunik taldean jarraitzeko».

Athletic sailkapenaren atzealdean borrokan ari denez, askok adierazi dute atzerritarrak fi-txatu behar direla. Lezamak ez duela ematen eman beharreko fruiturik argudiatzen dute. Solabarrietak, ordea, oso argi dauka. «Nahiago dut Athletic Bigarren Mailan ikusi, atzerritarrekin baino. Jende asko ez da egongo ados nirekin, baina Athletici indarra bere filosofiak ematen dio. Euskal kulturaren parte da eta harro sentiarazten nau. Espero dut inoiz ez aldatzea», adierazi du.

La RFEF sustituye a Pino Zamorano
 
La Federación Española decidió sustituir al árbitro Pino Zamorano y al final será el colegiado Clos Gómez el que dirigirá el partido entre el Atlético de Madrid y el Athletic. Al parecer, Pino Zamorano estaría lesionado, pero su condición de seguidor colchonero ha podido influir en la citada decisión. Además, el árbitro madrileño, pero que se afilió en su día al colegio manchego para ascender antes a la máxima categoría del fútbol estatal, tiene un historial perjudicial con el Athletic. Esta temporada, por ejemplo, fue el que expulsó a Igor Gabilondo ante el Racing de Santander y pitó un penalti más de un minuto después de producirse la jugada en A Coruña, contra el Depor. M.A.
ATHLETIC
«Nahiago dut Athletic Bigarren Mailan ikusi, atzerritarrekin baino. Athletici bere filosofiak ematen dio indarra; euskal kulturaren parte da eta harro sentiarazten nau. Espero dut inoiz ez aldatzea"
GAZTEAK
«Euskal taldeak ondo ez ibiltzeak gazteei pausoa ematea zaildu die. Hala ere, hor daude Garmendia Athleticen eta Elustondo Realean. Markel Bergarak eta beste batzuek ere maila eman dezakete"
Recurso ante el Consejo Superior de Deportes
El Athletic ha decidido recurrir ante el Consejo Superior de Deportes la resolución de la RFEF que requería el depósito efectivo en la LNFP de los cinco millones de euros decretados como indemnización a la Real por un Zubiaurre que al igual que hasta ahora puede ser alineado.
Multa y apercibimiento de clausura
El Athletic ha sido multado con 3.000 euros por el lanzamiento de objetos y petardos en el partido ante el Betis y apercibido con una posible clausura del campo en caso de reincidir. Por otro lado, la Junta Directiva celebrará una reunión ordinaria mañana en el Palacio de Ibaigane.
El primer equipo regresa al trabajo en Lezama
Tras disfrutar ayer de la habitual jornada de descanso semanal, el primer equipo regresa hoy al trabajo a partir de las 11.00. La evolución que presenten los lesionados Etxeberria, Luis Prieto y Garmendia y sus opciones para estar en el Calderón marcarán la sesión.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo