Proiekzioak, diaporamak eta mahai ingurua Herrerako XVI. Mendi Astean
Proiekzioak, diaporamak eta mahai inguru erakargarri bat izango dira Herrerako Mendizaleek eta Donostia Kulturak antolatu duten XIV. Mendi Asteko programazioaren ardatza. Ekitaldiak gaur hasi eta ostiralean amaituko dira Casares Tomasene kultur etxean. Gaur, «Al filo de lo imposible» programan aritutako Koldo Alavak eta Angel Martinezek Euskal Herriko arroila ikusgarrienen jaitsierak erakutsiko dituzte. Bihar, batetik, istripu, ezbehar, izozte eta pareko esperientziak bizi izandako Willy Barbier, Raquel Perez eta Angel Navas alpinistak eta, bestetik, sorospenean aditu Antxon Burcio izango dira. Asteazkenean, Yagoba Morenok, Kike Hortelanok eta Xabier Inziartek Afrika aldera eramango gaituzte. Ostegunean, Alpeetako eskaladak ikusiko dira, eta azkenik, ostiralean, Fontainebleun nola eskalatzen den erakutsiko dute.