GARA > Idatzia > Ekonomia

BSHk, Mepamsak eta Inquinasak Sanzen Gobernua salatu dute

Etorkizuna gorri ikusten duten Nafarroako hainbat enpresatako langileen ordezkariak Nafarroako Parlemantuan izan ziren atzo. Lehenengoak Mepamsakoak ziren, eta ondoren, Inquinasakoen eta BSH-Lizarrakoen txanda heldu zen. Mepamsakoek laguntza eskatu zuten; Inquinasakoek informazio gutxi ematen dietela salatu zuten, eta Gobernuaren erantzukizuna izan zuten hizpide azkenekoek.

R. CALVO |

Nafarroako industria-egitura ahularen gainean inoiz baino gehiago hitz egiten ari da azkenaldian Mepamsa, Caucho Metal, BSH-Lizarra eta Inquinasako kasuak direla-eta. Nafarroako Parlamentuan izan ziren atzo goizean enpresa horietako hainbat ordezkari, Caucho Metalekoak izan ezik, azkenean agerraldia bertan behera geratu baitzen. Bertan, Iruñeko Gobernuak langile horiei guztiei laguntza eman behar diela adierazi zuten, euren ustez, argi dago-eta Gobernuaren erantzukizuna euren lanpostuetan. Enpresa horiek ixten badituzte, edo, esan bezala, lanpostuak murrizten badituzte, 620 bat lanpostu galduko dira.

Lehendabiziko agerraldia Mepamsako ordezkariena izan zen. Alde horretatik, enpresa batzordeko ordezkari UGTko Luis Sotok honakoa adierazi zuen: «Enpresaren historia zein izan den agertu dugu Parlamentuan; orain urte batzuk ez zion uko egin Gobernuaren diru-laguntzak jasotzeari, eta orain, horren ondorioz, guk behar dugu laguntza». «Orain dela zazpi bat urte enpresa bitan banatu zen: pasiboen aldea, langileak alegia, Italiako enpresa baten esku geratu zen, eta gainerakoa, aktiboak, Franke Suitzakoak hartu zituen. Nafarroako Gobernuak orduan begi onez hartu zuen berria. Eta orain dela urtebete-edo gauza bera. Armendaritz kontseilariarekin bildu ginen orduan, eta enpresarekin orain gertatu dena pasatuko zela esan genion, baina orduan ere ez zuten ezer egin», adierazi zuen. Izan ere, enpresa batzordeko ordezkariaren ustez, ez da bidezkoa enpresa orain aktiborik ez duelako joan nahi izatea eta ia kosterik gabe, gainera.

Mepamsako ordezkarien ondoren Inquinasakoek jo zuten Parlamentura. Enpresa batzordeko Pedro Oterminek (CCOO) salatu zuen Iruñeko abiadura handiko trenaren geltoki berria dela-eta izango duten langileen lekualdatzeari buruz ez dutela informaziorik, eta langileria «urduri» dagoela. Egun 142 langilek lan egiten dute, baina, haren ustez, lekualdatzearen ondotik «kasurik onenean 40, 50 edo 60 langileko planta egingo dute, ez askoz gehiagokoa, eta, gainera, etorkizuneko ekoizpenak hitzartzen badira bakarrik».

Bestetik, BSH-Lizarra enpresak hiru urtean langileen erdiak galduko ditu, eta 275etik 138 kaleratuko dituzte. Enpresa horretako ordezkariek Gobernuaren erantzunkizuna dela adierazi zuten. «Enpresei bertan geratzeko laguntzak ematen dizkiete, onura fiskalak edo laguntzak emanda inbertsioak egiteagatik», adierazi zuen LABeko Javier Astizek. Lizarrako enpresa batzordea zuzendaritzari aurkezteko industria-plan alternatiboa egiten ari dela jakinarazi zuen Astizek.

Mepamsako langileak, hala ere, bezperan ere izan ziren albiste, ia sei orduz giltzapetu baitziren enpresako zuzendaritzako hainbat kiderekin. Enpresa batzordeko Sotok, dena den, ez du hedabide askotan entzun den «atxikitze» hitza erabili nahi. «Egia esan, horrelako zerbait izan zen, baina langileak oso haserre daude, eta horren ondorio izan zen. Arratsaldean genuen hitzordua, eta, beti bezala, ezer zehaztu gabe iritsi ziren. Langileek orduan zerbait finkatu arte han egongo ginela erabaki zuten. Arratsaldeko azken ordura arte han egon eta gero, langileentzat irteera plan zehatzak emango dizkigutela esan ziguten», azaldu zuen Sotok.

La dirección de Mepamsa aseguró ayer que presentará un plan por escrito el próximo 8 de marzo según el compromiso adquirido la víspera, después de que cuatro de sus representantes fueran retenidos en la planta durante varias horas.

El presidente del comité de empresa, Luis Soto, de UGT, dijo que «finalmente la situación se fue tranquilizando cuando nos volvimos a reunir y la empresa llegó a un compromiso por escrito». Añadió que, según este acuerdo, el 8 de marzo la multinacional Franke presentará a los trabajadores de Mepamsa «un plan global» sobre comisiones de traslados, indemnizaciones y prejubilaciones voluntarias, «y parece que esta vez va en serio». Los trabajadores celebrarán hoy una asamblea para analizar la nueva situación.

Armendáriz mostró su esperanza de que, en la reunión del 8 de marzo, la multinacional «cumpla su compromiso de presentar propuestas y el comité pueda tener el tiempo suficiente para analizarlas y comunicarlas a sus compañeros». Consideró «soprendente que en una situación como la que estamos viviendo» y, «tal como dice el comité, no se tenga ninguna propuesta en concreto encima de la mesa». GARA

La multinacional Franke asegura que trasladará un plan por escrito a la plantilla el 8 de marzo

El consejero de Industria, Tecnología, Comercio y Trabajo del Gobierno de Iruñea, José Javier Armendariz, lamentó la retención de directivos y asesores jurídicos por parte de los trabajadores, cuya situación de «crispación» dijo entender. En declaraciones a Efe aseguró que «entendiendo la incertidumbre de la plantilla después de cuatro reuniones con la dirección y de no tener propuestas concretas encima de la mesa sobre las que debatir, evidentemente hay que lamentar ese hecho puntual puesto que yo creo que hay que afrontar estos temas desde la serenidad y el diálogo».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo