GARA > Idatzia > Ekonomia

Nobatek enpresak eraikin ekologiko berria egingo du

GARA |

Teknalia fundazioko partaide den Nobatek enpresak Angeluko instalazioak handitzeko egingo duen eraikinaren maketa aurkeztu du. Egun hamar ingeniarik egiten dute lan Nobateken. Eraikuntza iraunkorrarekin zer ikusia duten alorretan egiten dute lan ingeniari horiek Cantau lizeoarekin elkarlanean.

Eraikin berrian ingurumena errespetatzen duten material berriak erabiliko dira. Zuzendariak adierazi du Angelun geratzea erabaki dutela eraikuntza esparrua oso dinamikoa delako eta irakaskuntza eskolekin ikerketa garatu dezaketelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo