GARA > Idatzia > Futbola

REAL Azken entsegua egingo dute gaur donostiarrek

Savio Deportivoren aurka aritzeko prest izan daiteke

Mikel Alonso hamaikakora itzul daiteke bihar Gaizka Garitanori erdialdean laguntzeko

GARA | DONOSTIA

Zubietan albiste onak sortu daitezke, noizean behin bada ere. Kasu honetan, Saviok eman du albiste ona. Izan ere, dirudienez, brasildarra bihar Deportivoren aurka jokatzeko moduan izan daiteke.

Asteazkeneko saioa utzi behar izan zuen Saviok txoke baten ondorioz, eta atzoko entrenamenduan ere ezin izan zuen normaltasunez parte hartu. Hala ere, jokalariak berak aitortu zuenez, onera egin du eta deialdian izatea espero du. Hori bai, oraindik ere arazoak ditu «orkatilean eta muskulu bikian», azken horretan «kolpe oso gogorra» jaso baitzuen. «Mina dut, baina jokatzeko arazorik edukiko ez dudala uste dut», azaldu zuen. Brasildarrak argi ditu gauzak: «Denon laguntza beharrezkoa da orain. Ahal dugun dena emango dugu».

Gaur argituko da zalantza hori, baita Miguel Angel Lotinaren asmoei buruz dauden dudak ere. Izan ere, taldeak lan saioa izango du Anoetan zazpiretatik aurrera. Entrenatzaileak asteko lana ateak itxita amaituko duen arren, atzoko entrenamenduak pistaren bat eskeini zuen. Adibidez, Mikel Alonsok Garitano lagundu dezakeela erdialdean.

Horrela bada, tolosarra hasierako hamaikakora itzuliko litzateke lau hilabete eta gero. Hasieratik jokatu zuen azkenengo partida Zaragozaren aurkakoa izan zen, urriaren 15ean. Harrezkero, taldetik kanpo izan da -minduta ere egon da-. Azkenean, joan den astean itzuli zen deialdira Recreativoren aurka.

Azken saioan egingo diren entseguen faltan, hurrengoa izan daiteke Lotinak bihar aurkeztuko duen hamaikakoa: Bravo; Gerardo, Mikel Gonzalez, Victor Lopez, Aitor; Prieto, Mikel Alonso, Garitano, Aranburu -edo Savio, guztiz errekuperatzen bada-; Herrera eta Kovacevic.

Serbiarra, beraz, gola sartu zion azken etsaiaren aurka aritu daiteke bihar. 2005eko urriaren 23an sartu zuen Kovacevicek bere azken gola Realak Anoetan 2-0 irabazitako partidan. Arratsalde hartan lesionatu zen aurrelaria, ia denboraldi osoari agur esanez. Aurten, aldiz, partida asko jokatu ditu, baina emaitza bera izan da golei dagokienez: oraindik ez du batere sartu.

«Ea errrepikatzen den, baina lesiorik gabe», adierazi zuen atzo Kovacevicek. Hala ere, aurrelari serbiarraren egungo helburu nagusia ez da punteria berreskuratzea. «Nire nahi bakarra taldeak garaipenak lortzea da -azaldu zuen-. Daukadan guztia ematen jarraituko dut, eta gola sartzen badut, askoz hobe. Hori bai, garrantzitsuena taldeak irabaztea da».

Ura bezala

Aukerak, izan ere, gero eta txikiagoak dira. Horrexegatik, «Deportivo nola edo hala menperatzea izan behar da gure pentsamendu bakarra -nabarmendu zuen Kovacevicek-. Zorte ona behar dugu, ondo jokatzea, golak sartzea, epailearen hutsik ez jasatea... Hiru puntuak ura bezala behar ditugu».

Saviok aurrelariarekin bat egin zuen, biharko partida «final bat bezelakoa» dela onartu baitzuen. «Ahal dugun onena egin behar dugu. Beharrezkoa da, denbora aurrera baitoa eta gero eta partida gutxiago baititugu aurretik». Berpizteko ordua, beraz, «orain da. Bizpahiru garaipen lortuz gero, konfidantza asko igoko da», esan zuen.

La Real «saldrá a por todas", advierte Coloccini

Fabricio Coloccini, que por lo que se desprende de los ensayos de Joaquín Caparrós actuará mañana en el lateral derecho, advirtió ayer de las complicaciones que puede encontrar el Dépor ante un rival que «saldrá a por todas».

El argentino recuerda que la Real está ante «una de sus últimas oportunidades. En caso de perder, casi dirían adiós», y de ahí el peligro que encerrará el choque.

Los coruñeses, por otra parte, realizarán esta mañana un último entrenamiento, para volar después hasta Donostia, donde les aguardan más citas que el choque. Al menos a su consejero delegado Patxi Dopico, que esta noche inaugurará una peña deportivista en Pasai San Pedro.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo