GARA > Idatzia > Euskal Herria

Alderdiek begi onez hartu dute Otegik esandakoa, baina gehiago eskatu dute

Batasuneko eledun Arnaldo Otegik «La Vanguardia" egunkarian eskainitako elkarrizketak hedabideetan zalaparta sortu du baina ohikoa den moduan, ezker abertzalearen diskurtsoan «aldaketak" daudela aipatu arren, «nahikoa ez den pauso" gisa ikusi dute alderdi politikoetako ordezkariek. Garrantzi handiena Gobernu espainolak eman dio, atzo, Catalunyako egunkari berak ziurtatu duenez. Adierazpen hutsa baino gehiago izan dela esan du Gobernuak.

GARA |

Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik ``La Vanguardia'' egunkariari eskainitako elkarrizketa politikari askoren adierazpenen erdigune bilakatu da berriz ere. Ezker abertzalearen ekimen ororen aurrean ohikoa den jarrera izan dute alderdi gehienek eta «nahikoa ez den pausotzat» jo dituzte Otegiren adierazpenak. Era berean, Batasunak ETAren jarduna gaitzesteko beharraz mintzatu ziren alderdi gehienak haien mezuetan.

Elkarrizketak eragindako lehen erreakzioa Gobernu espainoleko presidente Jose Luis Rodriguez Zapateroren eskutik etorri zen eta bertan, «elementu desberdinak» ikus zitezkeela azpimarratu zuen. Atzo ``La Vanguardiak'' gaineratu zuenez, garrantzi handiena eman diote adierazpen horri Moncloako Jauregian. Bakea lortzeari begira urrats garrantzikotzat hartu dutela eta hitza baino «ekintza» dela ziurtatu du Catalunyako egunkari honek.

Jende aurrean, hala ere, hitz apalagoak erabiltzen dituzte PSOEko ordezkariek. PSEko antolakuntza idazkari Rodolfo Aresek Batasunaren diskurtsoan «aldaketak» egon direla mahaigaineratu zuen. Hala eta guztiz ere, urrats horiek «aski ez» direla deritzo eta Batasunari ETA erakundeari «nahikoa dela esateko garaia iritsi zaiola» uste du.

Aresen aburuz, ezker abertzalearekin «errekerimendu handiagoa» eduki behar da «indarkeria behin betikoz alboratu dezaten», eta era horretako erabakiak «ausardiaz» hartzeko deia egin zien ezker abertzaleko buruzagiei.

EBren ustez Otegiren hitzen atzean «Batasunaren barne hausnarketa» bat nabari liteke baina beste alderdiek bezalagaitzespena exijitu zuen.

Gasteizko Gobernuko Justizia sailburu Joseba Azkarragaren iritziz ezker abertzalearen adierazpenen baitan azken aldian «aurrerapenak» egon direla aitortu arren, «hitzetatik ekintzetara» igarotzeko garaia dela deritzo. Indarkeria auzi anitzen aurrean ezker abertzaleak «ixiltasun deiadarkaria» izan duela uste du Azkarragak eta «interesgarriak izan daitezkeen diskurtsoen aurrean, ekintzen garrantzia» azpimarratu zuen.

Nafarroako Gobernuak bat egin zuen Azkarragaren hitzekin, eta «gaitzespenen zain» dagoela gaineratu zuen. PPko idazkari orokor Carmelo Barriok ordea, «iruzurtzat» jo zuen elkarrizketa eta Otegiren hitzak «ETA erakunde armatuaren agindu bati erantzun diotela» esan zuen. Era berean, elkarrizketa ezker abertzalea datozen hauteskundeetan presente egoteko «gizarte demokratikoaren aurkako engainua» izan zela adierazi zuen PPko buruzagiak, eta bere kide eta Kongresu espainoleko PPko eledun Eduardo Zaplanak berriz, «disimulu ariketatzat» jo zuen. Bere ustez, Batasunak hauteskundeetan parte hartu ahal izateko gizarte espainolaren «ulerberatasuna» bilatzen du.

Zaplanak elkarrizketa kritikatu eta «terroristei horrenbesteko koberturarik ez zaiela eman behar» argudiatu zuen.

Permach

Titularrei baino elkarrizketaren edukinari erreparatzeko eskatu zuen atzo Joseba Permachek Info7 Irratian. Irtenbidea lortzeko bidean lurraldetasunaren eta erabakitzeko eskubidearen aferei erantzuna eman behar zaiela nabarmendu du

Desde Uztaritze al Anaitasuna, una propuesta «que resolvería el conflicto"

En la entrevista concedida al periódico ``La Vanguardia'' el portavoz de Batasuna, Arnaldo Otegi, reiteró que la propuesta formulada por la izquierda abertzale de un marco para los cuatro territorios al sur del Bidasoa «resolvería el conflicto».

Cabe recordar que esta propuesta será objeto de presentación el próximo sábado en el pabellón Anaitasuna de Iruñea. Allí, tal y como explicaron ayer en una rueda de prensa ofrecida en Baiona, la izquierda abertzale «en su conjunto» definirá la propuesta. En Uztaritze, antes, se planteó ya la autonomía para los tres herrialdes del norte. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo