GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Karlisten Alderdiak aurrekanpaina eta hautagaiak aurkeztu ditu

Jasone MITXELTORENA |

Nafarroako Karlistek Parlamenturako zerrendaren eta Udaletarako merindade-buruen berri eman zuten. Hauteskundeetan aurkezteko «arrazoiak soberan ditugu» lelopean, asmo-adierazpenak egin zituzten.

Beraien hitzetan «herriarengana heldu eta bertako nahiak helarazteko sistemak eskaintzen dituen aukera urriak erabiltzeko asmoz» hasi zuten aurrekanpaina. «Autodeterminazioa, sozialismoa eta autogestioa demokraziaren adierazpen goren bezala» defendatu zituzten eta federazio eredua elkarbizitzarako modu egokiana jo zuten.

Alderdien Legearen aurka agertu ziren eta konponbidea elkarrizketaren bidetik lortzearen alde. Gainera, 4. Xedapen Iragankorraren bidez beharrezko diren aldaketak edo nahiez gero, lau herrialdeek konfederazio bat osatzeko aukera bultzatzeko asmoa ere agertu zuten .

Alderdia berritzeko asmoz, Parlamenturako zerrendaburu Patxi Ventura aurkeztuko dute, idazkari nagusiaren ordez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo