GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Unibertsitate guztiok ez dugu berdinak izan behar; bakoitzak berezia izan behar du"

IOSU ZABALA
Mondragon unibertsitateko errektorea

Duela 54 urte jaio zen Urrestillan (Azpeitia), baina Azkoitian hazi da eta azkoitiar gisa aukezten du bere burua. Donostian ikasi zuen Ingeniaritza Teknikoa, eta Okzitaniako Tolosara joan zen ondoren doktoretza ikasketak egitera. Ordutik Ikerlanen, 21 urtez, eta Fagorreko hozkailu sailean gerente aritu da beste sei urtean. Azarotik Mondragon Unibertsitateko errektoretzako aulkiari egokitzen ari zaio.

Maider EIZMENDI

Ilusioz eta gogoz hartutako kargua dela dio, baina baita erronka handia ere. Unibertsitate «aberatsa eta berezia» topatu du. Orain artean landutako bideetan sinetsi eta horiei jarraitzeko asmoa erakutsi du.

Nola hartu zenuen errektore izateko proposamena?

Ekainean hitz egin zuten lehendabizikoz nirekin, unibertsitatea errektorea aukeratzeko prozesuan zegoela eta hiru hautagaien artean nengoela esateko. Sorpresaz hartu nuen berria eta buruari bueltaka hasi nintzen, unibertsitatearen errealitatea ezagutu eta errektore izateak zer adierazten duen pentsatzen. Azkenean, baietz esan nuen eta, borondatez hartutako erabakia izanik, ilusioz eta gogoz hartu dut kargua.

Erronka galanta izango da zuretzat, ezta?

Dudarik gabe, proiektua interesgarria da, baina erronka handia ere bai. Unibertsitate bateko errektore izateak halako ikuspegi publiko eta instituzional bat du eta, nahi edo ez, unibertsitatearen aurpegi izatea adierazten du, norbere taldea aldamenean badago ere. Errespetu handiz hartutako kargua da.

Azaroan hartu zenuen kargua, baina Inaxio Oliveri aldamenean izan duzu orain artean.

Bai, beharrezko ikusi genuen elkarlana egitea. Asko eskertzen diot Inaxiori emandako laguntza, eta jakin badakigu, etorkizunean ere, bere beharra izanez gero, hor egongo dela.

Imajinatzen zenuen moduan aurkitu duzu Unibertsitatea?

Nik uste nuena baino aberatsago, esango nuke. Unibertsitatetik nahiko gertu egon banaiz ere, zenbat eta zehaztasun gehiago ezagutu, orduan eta aberatsago aurkitu dut. Bi hitzetan esateko, unibertsitate espezializatua eta espezifikoa da; hau da, hainbat arlotara mugatua dago eta bereizgarri gisa enpresekin duen gertuko harremana eta gizarteak dituen beharretara egokitzeko gaitasuna ditu. Aurrera begira ere ezaugarri horiek izaten jarraitzea komenigarria dela uste dut, ez baitauka zentzurik gainerako unibertsitateen berdina izateak. Euskal unibertsitate sisteman hiru unibertsitate gaude eta ez daukagu guztiek berdinak izan beharrik; bakoitzak bere berezitasunak izan behar ditu.

Errektore berriarekin unibertsitateak beste etapa bat abiatzen duela esan daiteke?

Unibertsitateetan, zorionez, ez gara ibiltzen errektore berriak dauden aldiro aldaketak egiten; elkarlan handia egiten da hemen eta gure lana erabat plan estrategikoan oinarritua dago.

Zeintzuk dira plan horren oinarriak?

Lau zutabe nagusi ditu: batetik, gure hezkuntza proiektua garatu eta ezartzen jarraitzea. Mendeberri proiektua orain zortzi urte jarri zen abian, eta %70 jada martxan dago; hori titulu guztietan %100 aplikatzea da gure helburua. Bestetik, jarraitu behar dugu unibertsitate, enpresa eta instituzio harremanak lantzen. Hirugarrenez, proiektu garrantzitsua da ikerketa bultzatzea eta gure irakasleak doktore zenbakietan egokitzea; doktoretza duten irakasleen kopurua handitzea, alegia. Lau urtean 36 doktore izatetik 72ra pasatu gara, eta 2008rako 94 izatea espero dugu. Unibertsitatean bertan doktoretza egiten ari diren gazteen kopurua ere asko handitu da. Laugarren zutabea internazionalizazioa litzateke, kanpoko unibertsitateekin harreman asko ditugu eta bertako irakasleek kanpoan egonaldi gehiago eta luzeagoak egitea dugu xede, baita kanpoko jendeari hemen ikasteko aukera gehiago ematea ere.

Matrikulatzeko aldia da; zer esango zenieke hona etortzeko zalantzan daudenei?

Proiektu berezia dela, bai ikasteko moduari dagokionez, baita edukiei dagokienez ere. Gainera, unibertsitatez kanpoko harremanak ditugu, eta emaitza gisa kolokazio kopuru handia dugu. Asko horrek erakarrita etortzen dira, baina kontuan hartu behar da hori ondorio bat baino ez dela. Hemen irakasleek duten inplikazioa eta irakasle eta ikasleen arteko harremana estua da, errealitatean dauden arazoak lantzen dituzte ikasleek...

Ez duzue uste enpresei gehiegi atxikita zaudetela?

Ez. Unibertsitate batean, batetik, formakuntza dago eta, bestetik, ikerkuntza. Guk bai ikasleei eta bai gizarteari eman diezaiekegun gauzarik onena ikasleak enpresetara joateko prestatzea da, eta beste gauza bat egitea gaizki ibiltzea da. Beste alde batetik, ikerkuntza dago, eta horrek bi funtzio nagusi ditu: ikerketaren emaitzek enpresei produktu eta zerbitzu berriak garatzen laguntzea, baita lortutako ezaguerarekin formakuntza aberastea ere. Egia esan, gure unibertsitatean ez da zientzia egiten zientzia egiteagatik. Alde horretatik, badaude estereotipoak unibertsitatearen gainean, eta horietako bat da MCCren menpean gaudela. Kooperatiba bezala antolatuak gaude, baina guk eta kanpotik, enpresetatik, etortzen den jendeak erabakitzen du hemen. Horiek ez dira interes partikularrak defendatzera etortzen, egun behar diren eta etorkizunean izango diren beharrak zehaztera baino. Eta norbaitek galdetzen badu zergatik ematen duen MCCk unibertsitateari laguntzeko dirua? Bada proiektuarekin oso ados dagoelako.

Gabeziarik aipatuko zenuke?

Diru laguntza gehiago izan nahiko genuke, unibertsitate guztiek baitugu paper garrantzitsua gizarte honetan. Ikasleei kobratzen dieguna ez genuke igo nahi; alderantziz, jaitsi egin nahiko genuke, baina hori konpentsatzeko laguntza gehiago behar dugu. Euskal unibertsitate sistema modu modernoan garatu behar da eta kalitatezko zerbitzu publiko ematen den edo ez izan behar da kontuan. Presiorik gabe, baina oreka sano batera iristea oso ona izango litzateke, Euskal Herriarentzat eta guretzat ere bai, matrikula merkatu eta ikerketa gehiago egiteko aukera emango bailiguke.

Ikasketa berriak buruan dituzue?

Merkatuaren tendentziak aldiro aztertzen dira, ea zer behar dauden... baina gure proiekturik handiena unibertsitatea urte batzuetan nolakoa izango den prentsatzea da.

Eta campus berririk?

Ez, printzipioz ez dago horretarako asmorik. Horrelako pauso bat emateko baldintza batzuk izan behar dira. Benetan pausoa emango dugu, ditugun printzipioak dituen proiektu bat garatzeko modua baldin badago.

«Bolonia es una oportunidad, y un refrendo a nuestro proyecto"

Las universidades están inmersas en el proceso de convergencia europea, ¿cómo valora el proyecto?

Lo cierto es que desde ciertos ámbitos se afirma que el proceso en sí no es positivo... Nosotros no tenemos ese sentimiento; nuestro modelo actual, la universidad que tenemos, la manera en la que nos organizamos, la importancia que le damos al modo de estudiar de los alumnos, las relaciones que tenemos con las empresas y los resultados que obtenemos... se asemeja mucho, por lo menos en el papel, al proyecto que quieren implantar. Nosotros lo vemos como una oportunidad, y como un refrendo a los proyectos que llevamos a cabo en los últimos años. Por lo tanto, no consideramos el proceso Bolonia como un proyecto perjudicial, sino como positivo, porque la universidad tiene que aportar una formación necesaria para la sociedad, los alumnos que formamos deben colocarse lo más fácilmente posible y deben desarrollar una capacidades para poder subsistir en ese mundo laboral.

Aun así, habrá mucho trabajo que hacer.

Sí. Ello no quiere decir que no debemos trabajar para adaptar nuestras titulaciones, pero estamos lo suficientemente preparados tanto mentalmente como en la manera de funcionar que tenemos. Nuestro problema es que se llegue a unas concreciones, que todavía no se han realizado. Nosotros creemos, si la interpretación que hacemos es acertada, que es positivo si las cosas se hacen bien.

Aseguran que su objetivo es estar cerca de la sociedad, ¿cómo se logra eso si hay que preparar un proyecto europeo?

Hace tiempo que han integrado el inglés como lengua vehicular, ¿no es así?

¿Cómo ha sido la experiencia con el inglés?

Aunque todavía quedan cosas sin concretar, tenemos entre manos las directrices para presentar las propuestas de nuevos títulos y la visión es muy amplía; las directrices son flexibles y da a las universidades mucha autonomía para preparar sus titulaciones. Esto es muy positivo para nosotros. Si nos dan autonomía, nos dan la opción de realizar proyectos más personalizados y adaptados a la sociedad. El problema es cómo se une esto con la movilidad que quiere impulsar el proceso de convergencia. La verdad es que existe una contradicción y todavía desconocemos cómo confluirán ambos aspectos. Pero más que en esas concreciones nos debemos fijar en otros aspectos. En el proceso de Bolonia se dice que es necesario hacer una universidad más atractiva, que se asegure la calidad de la educación... Esos son aspectos importantes y pueden ser compatibles con la movilidad y la autonomía; lo que no sabemos es cómo se llevarán a cabo. Hay cosas concretas que desconocemos, por ejemplo, no sabemos qué criterios e indicadores se fijarán para evaluar las titulaciones y claro, si no sabes cómo se evaluarán... Con todo ello, los plazos que se plantearon se están acercando.

Nosotros utilizamos el euskara, el castellano y el inglés, si bien el uso de cada idioma varía según las facultades. En la facultad de HUHEZI sobre todo se utiliza el euskara. En Arrasate y Oñati hay opción de estudiar en euskara y castellano, aunque cada vez se utiliza menos este último idioma, ya que hay menos alumnos que quieren estudiar en castellano. Pero, por ejemplo, en Bidasoa es difícil completar una clase en euskara. En el proyecto Mendeberri el objetivo es que los alumnos empleen tres idiomas: el euskara, el castellano y el inglés.

La experiencia con el inglés está siendo muy positiva, es un proyecto que se está implantando y el objetivo es que los alumnos entiendan y escriban correctamente en inglés. El inglés se necesita cada vez más, no sólo para su empleo, sino también para estar al día, porque muchos textos a utilizar se escriben en ese idioma.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo