GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira Getxo artea

Abadiñoko taldea nagusitu da berriro ere 600 kiloko ligaxkako azken saioan Un bonus insuficiente para salir del descenso

J.L.

Ez zen ezustekorik izan eta Abadiñoko taldea nagusitu zen Euskal Herriko Txapelketako 600 kiloko azkeneko jardunaldian ere. Dena dela, benetako erronka datorren larunbatean izango da, han erabakiko baita txapela. Orain arte egindakoa ez da kontuan hartuko, eta ligaxkan lehenengo sei postuetan geratu diren taldeak izango dira bertan.

Abadiño B izan da lehen fase honetako talderik indartsuena eta Elizondon jokatu den azkeneko saioan ere beraiek izan dira jaun eta jabe. Sokarri-Altamira izan da beraien atzetik, aurreko taldearekin galdu eta gainerako guztiei irabazita. Abadiño A, Ñapurrak, Amaiur, Berriozar, Auzolan eta Kuartangoko sailkatu dira beraien atzetik, azkeneko jardunaldian.

Ligaxka honetan hiru jardunaldi jokatu dira eta aurreneko seirak egin dute aurrera. Guztira zortzi talde ziren eta bi izan dira kanpoan geratu direnak. Kuartangoko finalean ez izatea normaltzat hartu daiteke, baina ezustea Auzolan ez izatea da. Astigarragakoak zazpigarren izan dira bi jardunaldietan, eta datorren larunbatean Aian jokatuko den finalean ez dira izango, ez baitute han izateko txartelik lortu.

Honako sei talde hauek lortu dute sailkatzea: Abadiño A, Abadiño B, Sokarri, Ñapurrak, Berriozar eta Amaiur. Esan beharrik ere ez dago, faboritoak bizkaitarrak direla, Abadiñokoak, alegia. Jadanik bi txapel jantzi dituzte, beraiek izan baitira onenak 680 kilotan, eta baita 640 kilotan ere. Zaila izango da 600 kilotan ere haiei inork lehen postua kentzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo