Mikel egiguren imaz Ataun-Irun «konekxion»eko lagunak
Oihana gogoan
Lore sorta eder bati begira: kolore biziak, politak, alaiak. Zure irribarrea ere ikusten dut bertan. Bizitzeko gogoa eta nahia dauka loreak, zuk ere bizitzaren aurrean zeneukan alaitasun eta poztasunaren antzekoa. Loreak ingurua argitzen eta edertzen du, zuk zure ingurua izaera alaiaz alaitzen zenuen bezala. Makina bat aldiz gozatu dugu elkarrekin: barre, algara, festa...
Bihotza goibel daukagu, zoritxar madarikatu batek eraman baitzaitu betiko, baina loreen bizitasunen eta kolore ederren artean ikusiko zaitugu, eta beti egongo zara gurekin: «Bizitza instante bat dela dakigulako/ instante bat bizitza oso bat izan daitekeelako/ zurekin bizi izandako instanteak barruan ditugulako/ barruak askatuz, gurekin izango zara, Oihana/ instanteak eternidade bihurtuz».