OHOREZKO B
Hernanik bigarren jarraituko du nahiz eta Madrilen galdu
J.L. | DONOSTIA
Ohorezko B Mailan, Hernanik ezin izan zuen Alcobendasen zelaian, eta 3-0 galdu zuten. Hernaniarrak sailkapeneko lehenengoaren aurka aritu ziren. Gipuzkoarrek hutsune askorekin jokatu behar izan zuten, eta hori asko nabaritu zuten.
Alcobendas da, gainera, mailako talderik onena, eta hernaniarrek ezin izan zieten aurre egin. Dena dela, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute, eta orain arte ikusitakoaren arabera, zaila izango da igoera fasean ez izatea.
Durangok, aldiz, arriskutik irteteko bidea egin zuen Valentzian 17 eta 21 irabazita, eta sailkapeneko erdialdean dago. Gernikak ere mailari eusteko urrats handia egin zuen etxean Oviedori 52 eta 16 irabazita.
Kopako zozketa
Ohorezko Mailan, atzo egin zuten Kopako zozketa, eta han Kitmar Ordiziak eta Spyro Bera Berak hartuko dute parte, lehen itzuliaren amaieran estreinako zortzi sailkatuek baitute bertan aritzeko aukera. Ordiziak El Salvadorren zelaian jokatuko du, eta Bera Berak, Bartzelonarenean. Kanporaketa partida bakar batean erabakiko da, eta Liga amaitu ostean izango da. Maiatzaren 26an eta 27an.