Binakako Txapelketa
Baliteke azken jardunaldiak biko baten debuta ekartzea
Patxi Ruizen ordez Aritz Beginok jokatuko du Xala eta Eulateren aurka. Partida horretan ez dagoenez ezer jokoan, baliteke Bengoetxeak ere lekua beste pilotari bati uztea besaburuan min hartuta baitago.
Aritz SORZABAL | DONOSTIA
Patxi Ruizek eta Oinatz Bengoetxeak ez zuten zorterik izan joan den asteburuan. Sebastien Gonzalezen eta Iñigo Pascualen aurkako larunbateko norgehiagoka galdu eta igandeko partidaren emaitzarengatik finalean sartzeko aukerarik gabe geratzeaz gain, bi pilotariek min hartu zuten. Lesioak lesio, partida amaitu zuten Labriten, baina 22-19 galdu.
Hain zuzen ere, Patxi Ruizi pilota bat sartu zitzaion eskuineko eskuan bi tanto besterik ez zituztenean jokatu. Partida guztian eskuko minarekin ibili zen, gozatu gabe. Kontua da azken jardunaldirako ez dela osatuko, Gonzalezen eta Pascualen aurka galdu ostean jakinarazi zuen bezala. Horiek hala, Lizarrakoaren ordezkoa, atzelari gisa, Aritz Begino nafarra izango da.
Bengoetxeak, berriz, 5-3 aurretik zihoazenean min hartu zuen, paretaren kontra kolpea hartuta. Aldageletara joan behar izan zuen mindutako besaburua aztertzera, baina jokatzen jarraitu zuen, oinazea izan arren. Leitzakoari erradiografiak egin zizkioten atzo erietxean. Ez duela ezer puskatuta adierazi zuten probek. «Garrantzitsuena da ez dudala ezer hautsita. Hasiera batean ematen zuen larunbatean hartutako kolpeak ez zuela garrantzirik, baina atzo -igandean- min handiarekin esnatu nintzen, eta gaur ere pixka bat kolpatuta dut besaburua», azaldu zuen Radio Euskadin.
Ostegunean izango den material hautaketan igandean jokatzeko prest egongo den ala ez erabakiko du. «Sailkatzeko aukerak izanez gero, zertxobait arriskatuko nuke. Kontua da txapelketatik at gaudela. Beraz, sasoi betean egon gabe jokatzea ez du merezi», esan zuen. Dena dela, iganderako prest egotea nahiko lukeela esan zuen.
Ez dute jakinarazi Bengoetxearen ordezkoa zein izango den, horrek, azkenean, lehiatzeko aukerarik ez badu. Aurrelaria kantxaratzeko moduan egongo ez balitz, azken jardunaldian bikote berri baten debuta ikusiko genuke Bergaran. Finalean dauden Xalaren eta Eulateren aurka jokatuko luke, baina sailkatzeko inongo aukerarik gabe. Izan ere, finalerako bigarren txartela larunbatean jarriko baitute jokoan Labriten. Olaizola I-Beloki eta Gonzalez-Pascual bikoteen arteko lehiatik irtengo dira bigarren finalistak. Lehen fasean elkarren aurka aritu ziren Tolosako Beotibarren. Orduan, Gonzalezek eta Pascualek aise menderatu zituzten nafarrak (22-11), lapurtarraren lan txukunean oinarrituta.
Esainen berragerpena
Lesioen gorabeherez hitz egiten bukatzeko, nabarmentzekoa da Iñaki Esain larunbatean berragertuko dela Labriten; izan ere, disko hernia batek hiru hilabete eta erdiz geldirik utzi du. Otxandorena lagun, Saralegi eta Zearraren aurka arituko da Iruñean, Binakako Txapelketako finalerdiko partida erabakigarria jokatuko duten jaialdi berean.
Burlatako pilotariak joan den azaroaren 20an Beotibar pilotalekuan jokatu zuen azken partida. Orduz geroztik, atsedena, fisioterapia eta igeri egiteari ekin dio sendatzeko tratamenduan. Kantxetara bueltatuko da asteburuan, lesioa atzean utzita.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a pleno rendimientoero sin Webo rendimiento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimieq Josetxo a pleno rendimierendimiento,o a pleno rendimiento.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a plenz y lo hizo con Josetxo a pleno ro rendimiento, pero sin Webendim rendimie iento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimiento, pero sin Webó, al qunto.
El partido entre Olaizola I-Beloki y Gonzalez-Pascual, con una plaza en la final en juego, se disputará el sábado en el Labrit de Iruñea dentro de un festival que dará comienzo a las 17.00. El otro partido de la liguilla de semifinales, con todo el pescado vendido, tendrá lugar el domingo. Xala-Eulate, ya clasificados para la final, se enfrentarán a Begino-Bengoetxea VI, siempre que el de Leitza esté en condiciones de jugar debido a sus molestías en el hombro.
La elección de material para el choque del sábado está programado para mañana, a las 11.30, en el Labrit. La cita con el cestaño de cara al encuentro del domingo será el jueves, a la misma hora, en Bergara.
A.S.
Eskuko minez dago; izan ere, larunbateko partidako bigarren tantoan pilota bat sartu zitzaion. Igandean ez du jokatuko, galdu bezain azkar jakinarazi zuen bezala.
Los 21 representantres de medios de comunicación que componen el jurado de Euskadi Irratia Saria nombraron a Gonzalez y a Xala como los mejores de la jornada, con 63 puntos. En la general, Gonzalez continúa líder, con 335 puntos, y Xala ocupa el segundo lugar con 307 puntos.
Eusko Basque ha decidido ampliar los contenidos de su página web -www.euskobasque.com-, que informa sobre la actualidad puntista. A partir de esta semana, se insertarán entrevistas con personalidades del mundo del deporte, de la comunicación e incluso de la política.
Igandean besaburuan min handia zuela esnatu zen, Gonzalezen eta Pascualen aurkako norgehiagokan paretaren kontra kolpea hartu baitzuen. Zalantza da iganderako.