GARA > Idatzia > Kultura

Ipar Euskal Herriko artistak ezagutzeko parada, Koldo Mitxelenan

Seigarrenez Donostian, Ipar Euskal Herriko musika eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu, gaur hasi eta hilaren 29ra arte, lau ekitaldiren bitartez. Azken egun horretan Anje Duhaldek «Sorminetan» lana aurkeztuko du, hilaren 22an berriz, mintzaldia izango da Daniel Landartekin, antzerkiari buruz, eta martxoaren 15ean berriz, kantaldia Maialen Errotabehereren ahotsak eta David Usabiaga eta Philippe Alborren gitarrek osatzen duten hirukotearekin. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean 19.30ean hasiko diren ekitaldiei gaur emango zaie hasiera kontzertu baten bidez. Ahotsean, Beñat Achiary, Donapaleun jaio eta egun Baionan bizi den kantari indartsua, eta akordeoian Jesus Aured, haur eta gazteekin lanean aritzen dena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo