GARA > Idatzia > Kultura

Luxuzko tango elektronikoak

Azken urteetan musika munduak eman duen egitasmo bitxi eta interesgarrienetakoa da Gotan Project. Inor gutxik esango luke 1998an -Gotan Project sortu zen urtean-; Eduardo Makaroff gitarra-jotzaile argentinarrak, Philippe Cohen Solal musikari frantsesak eta Christoph H Muller ekoizle suitzarrak, tangoa eta erritmo elektronikoak bateratzea erabaki zutenean, horrelako arrakasta lortuko zutenik. Eta ordutik hona, asko dira formula hori kopiatzen saiatu direnak, horrelako emaitza onik lortu gabe. Gotan Projecteko lagunak tangoaren eta musika elektronikoaren maitale sutsuak direla argi erakutsi dute eta maitasunaz gainera, musika horiekiko ezagutza handia dute. Epe luzerako egitasmoa aurreikusi zuten hasietarik eta mementoko arrakasta gainditzen jakin dute. Hezur eta haragizko musikariak eta makinak primeran uztartu dituzte, makinen eta gizakien arteko elkarlanak, txukun eginez gero behintzat, emaitza oso onak eman ditzakeela argi erakutsiz. 2001. urtean kaleratu zuten «La Revancha del tango» arrakastatsua eta orain, duela hilabete gutxi kaleratutako bigarren diskoaren berrargitalpena kaleratu dute; CD gehigarri batekin (orain arte argitaratu gabeko hiru kantu eta bi bideoklipekin).

«Luxuzko» argitarapen honek ez du gauza berri askorik eskaintzen -soilik salmentari begira egina dagoela esango dute askok- baina egitasmo interesgarri honi buruz hitz egiteko aitzakia eman digu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo