GARA > Idatzia > Non Zer

Erakusketa

«Megalitoak: trikuharriak Enkarterrin" izeneko erakusketa zabalik

SPOUERTA | Maiatzaren 13a arte, Enkarterriko museoan

Abellanedako Batzarretxeari atxikitako Enkarterriko museoak «Megalitoak: trikuharriak Enkarterrin» erakusketa inauguratuko du gaur. Bizkaiko eskualdeko hainbat menditan dauden monumentu megalitikoei buruzko erakusketa da, batez ere trikuharriei buruzkoa. Erakusketan, panelak, argazkiak eta pieza aipagarri batzuk daude; esaterako, esku-errotak, aizkorak, gezi-puntak edota lanabes geometrikoak, trikuharrien sasoikoak, 5.000 urte baino gehiagokoak. Antolatzaileek adierazi dutenez, erakusketea egiteko laguntza teknikoa Xabier Gorrotxategi eta Maria Jose Yarritu arkeologoek eman dute. Maiatzaren 13a arte izango da zabalik, eta Enkarterriak duen ondarerik ezezagunetarikoa ikusteko aukera emango diete bertaratuko diren guztiei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo