GARA > Idatzia > Non Zer

KORRIKA

AEK-k Korrika 15erako dirua biltzeko mahaiak jarriko ditu herri eta hirietan

EUSKAL HERRIA | Gaurtik hilaren 11 bitarte

Alfabetatze eta Euskalduntzerako Koordinakundeak (AEK) Korrika 15erako dirua biltzeko mahaiak jarriko ditu Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan gaurtik martxoaren 11 bitartean. Egun horietan jarriko dituzten mahaietan Korrika 15en materiala ere izango da salgai. AEK-ko iturriek adierazi dutenez, Korrika-ren helburuetako bat, euskara jakitea eta erabilera sustatzeaz gain, diru baliabideak lortzea da. Horiek hala, Korrika 15en bildutako dirua, neurri handi batean, Nafarroako AEKren euskaltegiei laguntzeko izango da. «Nafarroako egoerak eragiten dituen zailtasunei aurre egiteko da», adierazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo