GARA > Idatzia > Mundua

Hemeretzi militar ohi auzipetu dituzte komunistak desagertzeagatik Txilen

Montiglio epaile txiletarrak 19 militar ohi auzipetu ditu 1976. urtean «Konferentzia kalea" deitzen den Alderdi Komunistako zuzendaritza preso hartu eta horren desagertu zelako. Ikerketak «Lautaro brigada" aztertzen du eta presoak hiltzea helburu zuen.

GARA |

Victor Montiglio epaile txiletarrak hemeretzi militar ohi auzipetu ditu 1976. urtean ezkutuan zegoen Alderdi Komunistako zuzendaritzako kideen heriotza eta desagerpenagatik, atzo iturri judizialek jakinarazi zutenaren arabera.

Ebazpenaren berri asteartean eman zuten. Teniente koronel bat, Ejerzitoko lau ofizialorde, Armadako ofizialorde bi, Aireko Indarreko lau ofizialorde eta Carabineroetako zortzi ofizialorde daude auzipetuta, eta denak erretiratuta.

Alderdi Komunistako kupula desagertzea «Konferentzia kalea» deitzen zen Txilen. Operazioa 1976. urteko maiatzean izan zen. Orduan, Augusto Pinocheten diktaduraren erakunde errepresiboek hamar buruzagi komunista atxilotu eta desageratarazi zituzten, horietako bat Gladys Marin alderdiko idazkari orokorraren senarra zendu zen.

Auzipetu berri dituztenekin, eta 2000 eta 2005. urteen bitartean presotzat jotako beste bederatziekin, auzipetutako militar ohiak 45 dira guztira. Talde horretan, Manuel Contreras (DINA) Inteligentzia Nazionaleko Zuzendaritzako nagusi ohia, Cesar Benabides Barne ministro ohia eta Junta Militarreko kide ohia daude.

Orain arte giza eskubideen urraketagatik auzipetu gehien biltzen duen auzia da. Ezezagunak ziren ikerketaren aurrekarien artean, «Lautaro brigada»ren esistentzia aipatu dute eta Santiagoko auzo bateko koartelera heltzen ziren presoak hiltzea helburu zuela esan zuen.

Gainera, Montiglioren ikerketak DINAko agente ohien inguruko zenbait datu azaltzen ditu, brigada horretan esleitutako agenteak Txileko Armadako kideak zirela, batzuk emakumeak, eta 1975. urtearen ostean funtzioak mantendu zituztela, nahiz eta erakundeak kide horiek erretiratu zituela esan.

hiltzeA HELBURU

DINA inteligentzia zerbitzuak hiriburuko koartel batera heltzen ziren presoak hiltzea helburu zuen «Lautaro brigada» izeneko taldea erabiltzen zuela dio ikerketak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo