Emakume langilearen nazioarteko eguna
Sindikalgintzatik begirada
Emakumeek lan munduan ikaragarrizko pausoa eman dute azken urteetan. Baina saltoa, batez ere, kuantitatiboa izan da. Gero eta gehiagok egiten dute lan; egin bai, baina nola? Euren egoera, beren diskriminazioaren oinarrian dauden arrazoiak, eta etorkizunerako aurreikuspenak jakiteko asmoz, Euskal Herriko sindikalgintzari GARAk galdegin dio.
ELA | Itziar Gabikagogeaskoa
1 Lehenik eta behin, aipagarria da jarduera-tasari dagokionez dauden aldeak. Oraindik gizonezkoek jarduera tasa altuagoa dute, %82,6koa; eta emakumeek, berriz, %65,1ekoa. Bestetik, nabarmentzekoa da langabezia-tasa. Emakume asko azken urteetan lan merkatuan lanean hasi diren arren, oraindik langabezia-tasa handiagoa da, gizonezkoena %4,2 eta emakumezkoena %8,8a. Gainera, kontuan hartu behar da emakumeen %34k ez dutela lana bilatzeko ahaleginik egiten. Behin-behinekotasun tasa ere handia da, Hego Euskal Herrian zehazki %34,1ekoa; Europan %15,5ekoa da. Beraz, argi ikusten da Hego Euskal Herrian dauden politikek behin-behinekotasuna eta prekarietatea bultzatzen dutela.
2 Emakumeok izan dugun paperarekin lotu behar da. Gizonezkoek lan egiten dute eta emakumeak ez dira lan merkatuan sartu eurei gaineratzen zaielako lan merkatukoa ez den lan guztia, lan pribatua edo etxeko lana. Azken batean, publikoan egin den lana eta gizonezkoena baloratu izan da, emakumeok urteetan etxeetan egin izan dugun lana ez da baloratzen. Beraz, lan merkatuan dagoen diskriminazioaren oinarrian dago emakumeei emakume izateagatik egiten dien diskriminazioa.
3 Islatzen da, baina ez egin beharko lukeen bezainbeste. Egia da egun emakumeak eta gizonezkoak hobeto prestatuak daudela eta maila altuko ikasketak dituztela, baina askok ez dute lortzen ikasketekin bat doan lan bat, eta emakumeen kasuan bi alditan. Asko eta asko, azken urteetan zerbitzuen sektorean sartu dira, komertzioan, ostalaritzan... eta hor dagoen egoera benetan gordina da. Emakumeen ikasketak, beraz, ez datoz bat lan merkatuan aurkitzen dutenarekin.
4 Sindikatuek egiten dugun lana garrantzitsua da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera, jendea kontzientziatzen. Bestetik, negoziazio kolektiboa tresna garrantzitsua da diskriminazioa ekiditeko. Azken batean, emakumeak langileak dira eta antolatu behar dute bere eskubideen alde borrokatzeko asmoarekin. Beste alde batetik, patronalak dira diskriminazioaren erantzule nagusiak eta eurei dagokie berdintasunean kontratatu eta lan baldintzak ezartzea. Erakundeei, berriz, eskubide horiek errespetatzen direla bermatzea dagokie.
5 Apurka-apurka egoera aldatuko den itxaropena daukat, gero eta emakume gehiago baitago lan merkatuan eta hori positiboa da. Baina instituzioek euren politika neoliberalak aldatzen ez dituzten bitartean, egoera ez da aldatuko, eurei baitagokie, besteren artean, politika sozialak bermatzea. Azken batean, zertarako balio dizu enpresa barruan eskubideak bermatzea gero bestelako eskubiderik, etxebizitza eskubiderik, bizitza publiko eta pribatua uztartzeko neurri nahikorik... ez bada? Neurri sozialak ezinbestekoak dira.
CCOO | Felisa Piedra
1 A pesar de los avances, la situación de las mujeres sigue caracterizándose por la discriminación que sufren en el mercado laboral y por su menor presencia en cuanto a participación social, política y sindical. Ellas son discriminadas desde antes de acceder a un puesto de trabajo hasta el momento de abandonarlo; son numerosas las desigualdades con respecto a la modalidad contractual, las posibilidades de promoción, el tratamiento en la clasificación profesional, la segregación ocupacional, el acceso a la formación continua y la conciliación de la vida laboral, familiar y personal: y todo ello, provoca discriminaciones que, directa o indirectamente, se traducen en diferencias retributivas.
2 El rol social que se asigna a las mujeres, es decir la asunción casi en exclusiva de las responsabilidades domésticas y familiares. La división sexual del trabajo, desde el momento en que trabajo asalariado se relaciona con empleo y la dedicación a los demás y la realización de tareas sociales no.
3 Los avances que se están logrando son más bien fruto de una presión constante desde lo sindical. Por otra parte, las medidas incentivadoras y de acción positiva han demostrado ser necesarias y en parte eficaces, pero no han conseguido solucionar el problema porque se mantiene la diferencia de 20 puntos en las tasas de empleo con respecto a los hombres y disminuye la ocupación entre las mujeres más jóvenes. Además, año tras año la calidad del empleo de las mujeres se ha vuelto a precarizar.
4 El cambio viene también íntimamente ligado al desarrollo del propio mercado y a la implantación de medidas para actuar sobre los problemas estructurales del empleo, y muy especialmente sobre las que tienen su principal causa en un mal modelo de crecimiento sostenido en base a las actividades intensivas en mano de obra, la construcción y los servicios de consumo, que utilizan empleo precario con mujeres, jóvenes e inmigrantes. Proponemos medidas innovadoras como los planes de igualdad obligatorios para las empresas de más de 250 trabajadores y trabajadoras, negociados con la representación sindical, y promoverlos mediante incentivos en las pequeñas y medianas empresas, y medidas de acción positiva para dar preferencia a las mujeres en la contratación y promoción en aquellas actividades y sectores donde estén subrepresentadas. Aumentar la calidad del empleo, asimilar el mercado a la nueva mano de obra inmigrante donde cada vez son más las mujeres, reducir el paro y la discriminación salarial. Asimismo, medidas efectivas que faciliten la conciliación de la vida laboral, personal y familiar, fomentando que los hombres cojan los permisos por paternidad, excedencias y reducciones de jornada... Además, hay que incrementar las infraestructuras y servicios sociales para el cuidado de personas dependientes.
5 Cada vez más mujeres jóvenes acceden a ocupaciones en sectores en los cuales tradicionalmente han estado infrarrepresentadas. CCOO considera que el aumento de contratación de mujeres jóvenes en el futuro debería realizarse con bonificaciones a la contratación.
LAB | Maixabel Gaztañaga
1 Emakumeen lan egoera dela-eta, hiru fenomeno nabarmendu daitezke. Batetik, baztertzea, hau da, emakumeek lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzte, eta gizonezkoena baino jarduera-tasa baxuagoa eta langabezia-tasa altuagoa dute. Era berean sektore batzuetara eta kategori baxuagoetan sartzen dira, batez ere. Beste fenomenoa prekarietatea da, emakumeen lan baldintzak prekarioagoak baitira: lanaldi partzialeko kontratuak, kontratazio kaskarrak, behin betiko kontratu gutxiago, iraupen txikiagoa... Azkenik esan daiteke sexu bazterkeria nabarmena dagoela: soldata diskriminazioa, ardurazko lanpostuetan sartzeko aukera eskasa...
2 Sexuaren araberako lan banaketa da arrazoi nagusia. Jendarte industrialaren garapenak bizitza profesional/laboral eta familia bizitzaren arteko banaketa bat dakar. Gizonezkoei eta emakumeei zeregin desberdinak esleitzen zaizkie eta lan merkatua eta jendarte neoliberal patriarkala sexuaren araberako lan banaketa horri esker mantentzen dira. Emakumeok gara kolokan jartzen ari garenok egungo jendartearen antolamendua, gizonezkoek eta emakumezkook parekidetasunean eta berdintasunean jardun dezagun eragozten duena. Begi bistan dago, lan merkatuaren eraldaketa, bereziki, emakumeen parte hartzearen areagotzeari lotutakoa, desdoitze estrukturalak sortzen ari dela. Baina sistemak ez die heldu nahi bere biziraupena kolokan jartzen baitute.
3 Gertatzen ari diren aldaketak itxurazkoak dira gehiengoak, zeren eta hauek ez dute eragiten ezta ahalbidetzen aldaketa estrukturalak emateko pausoak. Emakumeek lan ordaindu bat izateko eskubidea formalki gero eta gehiago onartzen da, baina ez da kontuan hartzen horretarako emakumeak etxeko lanetik aske uzteko, haien indarrak berreskuratzeko, zaintza behar duten pertsonei erantzuteko ezinbestekoa dela zerbitzu askotariko sarea sortzea. Ezin ahaztu gaur egun onartuta dauden hainbat eskubidez jabetzeko, eskubidedun enplegua izan behar dela eta emakume gehienak nahiz eta lan merkatuan aritu, eskubiderik gabe ari direla.
Hezkuntza arloari erreparatuz gero, datuek argi azaltzen dute, gaur egun emakumeek gizonezkoek baino ikasketa maila altuagoa dutela eta gehiago direla. Baina datu hauek ez dira islatzen lan merkatuan, alderantziz. Nahiz eta enpleguen baldintzak denentzat okertzen joan, emakumezkoen kasuan enplegu honen gehiengoa sorreratik eskubide gutxikoa izan da.
Segregazioa ere handitzen ari da. Emakumezkoen soldata gizonezkoekin alderatuz batez beste %36 txikiagoa da. Lana hazten bai, baina lan horrek ez du ahalbidetzen edo aukerarik ematen bizitza autonomo bat garatzeko.
4 Enplegu politika berria, lan merkatuan aldaketa sakonak edo estrukturalak egiteko. Emakumeok baztertzen ez gaituen lan harreman eredu bat, non ,besteak beste, derrigorrezkoa izango da Berdintasun Planak eta neurri positiboak enpresa eremuan martxan jartzea eta erabiltzea. Hauek enpleguan emakumeen parte-hartzea handitzeko eta enplegua lortzeko ziurtasun bat adierazten dute. Planek eduki minimoak izan behar dituzte eta neurriak ohiko jarduera bilakatzeak gaur egun emakumeek izaten dituzte diskriminazioei aurre egiteko balioko dute. Garbi izanik Plan hauen gauzatze, jarraipen eta ebaluaketarako sistemak ezarri behar direla.
5 Europako apustua emakumeak lan merkatuan hanka batekin barruan eta bestearekin kanpoan geratzea da. Lanaldi laburra honen adibide garbia da eta bereziki emakumeei zuzenduta. Beraz, esango nieke emakumeok gutxiesten gaituen bereizkeria erausteko borrokatzea, eta emakumeen eskubideak bermatuko dituen Euskal Herriarentzako esparru demokratikoaren alde indarrak biltzea.
UGT | Ana Irene Rodeles
1 A pesar de los avances en los últimos años, las mujeres seguimos estando discriminadas en el mercado laboral. Podemos afirmar que el desempleo en Navarra es mayoritariamente femenino, ya que la tasa masculina es del 2,3 % frente a la femenina de 7,7 %, con todo lo que conllevan también altas tasas en temporalidad, precariedad, siniestralidad y salario.
2 La división sexual de la esfera productiva y de la esfera reproductiva, esta división asigna diferentes roles sociales y sitúa en un espacio u otro en función de a ser hombre o mujer.
3 Las mujeres hemos avanzado en la educación de una forma decidida e importante, teniendo una presencia mayoritaria en la universidad. No obstante, esto no tiene su reflejo en el mercado laboral por los estereotipos y por los prejuicicios empresariales principalmente relacionados con la maternidad y el cuidado de personas.
4 Es importante la creación de infraestructuras (guarderías, respirotecas, centros de día...) públicas y en horario laboral. También es preciso trabajar por la corresponsabilidad y pensamos que la futura Ley Órganica de Igualdad de Oportunidades entre Mujeres y Hombres va a contribuir a ello de manera importante.
5 Las mujeres jóvenes tienen que ser conscientes de los importantes avances que se han dado gracias a las reivindicaciones de las mujeres en todos los ámbitos (sindical, político, civil, económico, social, laboral ) eliminando paulatinamente las discriminaciones existentes. Afirmamos que sus expectativas de futuro serán igualitarias.
ESK | Izaskun De la Fuente
1 La incorporación de la mujer al mundo laboral es alta, pero está sufriendo más la situación precaria. Dentro del desempleo somos las mujeres las que lo sufrimos más; los contratos son más precarios, en el sentido de que, por ejemplo, la contratación indefinida es más masculina que femenina. La jornada de la mujer sigue siendo la jornada reducida, aunque las mujeres expresen el deseo de tener una jornada completa, porque esto genera entre otras cosas pobreza. Además, se nos reconoce menos, tanto económicamente como socialmente el trabajo que realizamos fuera de nuestros hogares.
2 La raíz básica y más importante es la división sexual del trabajo. A hombres y mujeres se nos asignan trabajos distintos, a la mujer, el mundo de los cuidados y el mundo del trabajo doméstico; y a los hombres, el mundo público y el trabajo remunerado. En los últimos años las mujeres buscan estrategias para conciliar el ámbito doméstico con su vida laboral, sin embargo, los hombres no concilian de la misma manera su vida familiar con su vida laboral; por lo tanto, las mujeres deben dedicar más tiempo al cuidado y a los trabajos domésticos que los hombres y esto nos dificulta el acceder a la vida laboral de la misma manera. Otra cosa que nos discrimina son las políticas públicas. La ley de conciliación de la vida laboral y familiar, hoy por hoy, no está dirigida a acabar con la desigualdad, porque va dirigida exclusivamente a la mujer y no impulsa ni incentiva que los hombres sean copartícipes en el cuidado de sus hijos y familiares. Si los hombres realmente conciliaran, los hombres que hacen las leyes harían una leyes más igualitarias y, seguramente, si los sindicalistas hombres y los trabajadores tuvieran que conciliar su vida laboral con la familiar, habríamos erradicado las horas extraordinarias, la flexibilidad... Las reformas laborales también han sido discriminatorias. Son desfavorables para hombres y mujeres, pero creo que especialmente lo son para las mujeres y eso es muy perverso.
3 En la universidad prácticamente hay mas mujeres que hombres y en sectores muy masculinizados el acceso de las mujeres está siendo a categorías, por ejemplo, de ingenieros, de informáticos, y no, por ejemplo, a la formación profesional. La asignatura pendiente en cuanto a la formación sigue siendo ésta. Nos encontramos que ponemos en los convenios colectivos claúsulas que favorezcan la incorporación de las mujeres en sectores masculinizados, pero nos encontramos con la paradoja de que luego no hay mujeres que ocupen puestos de mecánica, electricistas... Donde más se genera empleo es en formación profesional y en aquellas ramas que son muy masculinas. Además, accedemos a puestos, sobre todo, en la empresa pública, pero cuando hablamos de cargos superiores en éstos hay más hombres que mujeres. El techo de cristal o ese algo que impide que las mujeres se promocionen está ahí, y parte tiene que ver con el tema de los cuidados y las tareas domésticas.
4 Insistimos en que cada vez hay más leyes, pero sin embargo, luego algo falla, porque no se está cumpliendo nada. La sociedad, en general, debe hacer un ejercicio de autocrítica, en el que se incluyan los hombres. Estos tienen que empezar a cooperar y deben tener claro que deben perder privilegios que hoy tienen porque existe una discriminación. En el mundo laboral también tenemos el instrumento de la negociación colectiva, en la que hay que incluir claúsulas que permitan la igualdad de condiciones para las mujeres y exigir que sean firmes, para que posteriormente no se caigan.
5 La precariedad está instalada en nuestra sociedad desde hace años, en nuestra vida diaria, pero debemos luchar para no ver la precariedad como un fenómeno natural. Es necesario desmontar los argumentos ideológicos y prácticos que justifican la precariedad y tener claro que esta situación no es más que una imposición del capital que se ha conseguido a través de cambios legislativos. Las distintas reformas laborales también han colaborado muchísimo y sólo ha beneficiado a los empresarios.
CFDT | Martine Bisauta
1 Il est certain que ce sont les femmes qui très majoritairement occupent des emplois à temps partiels non choisis et connaissent de ce fait une grande précarité. Emplois dans les services, la grande distribution, l'aide aux personnes, hôtellerie ou restauration, ces secteurs aux conditions de travail difficiles maintiennent volontairement les femmes dans des statuts qui ne leur permettent pas d'accéder à des revenus décents. Peu organisées, elles sont vulnérables et taillables et corvéables à merci.
2 Les racines demeurent bien vivaces dans un monde d'hommes, fait par et pour les hommes. Chaque conquête représente une longue lutte. Les femmes doivent toujours faire leurs preuves, l'heure n'est pas encore arrivée où comme le disait, il y a 25 ans, Françoise Giroud: «la véritable égalité existera lorsque des femmes incompétentes seront à des postes importants» ...!
La campagne présidentielle en France en témoigne dramatiquement. C'est la première fois que l'on pose sans arrêt la question de la compétence pour un candidat au poste suprême. Il faut dire qu'en l'occurrence, c'est au sujet d'une femme ! Et, cela même si Ségolène Royal dispose d'un parcours politique qui n'a rien à envier à ceux de ses adversaires.
3 Dans d'autres activités, les femmes progressent et s'imposent. Avocates, journalistes, médecins, chefs d'entreprises, ingénieures, elles sont de plus en plus nombreuses à envahir des champs professionnels jusqu'ici réservés aux hommes. Et c'est tant mieux ! Même la plus grande organisation patronale (MEDEF) a à sa tête une femme...
Il n'existe pas une mais des situations. Des avancées sont à relever même si globalement à qualification et ancienneté égale les femmes demeurent moins payées que les hommes et d'environ 25 %.
4 Aujourd'hui comme hier, ce que les femmes obtiendront , sera toujours le fruit de leurs luttes. Il faudra encore et toujours, aller chercher ce que l'on ne nous apportera pas sur un plateau. Il faut que les femmes s'organisent, se syndiquent pour faire avancer leurs droits, là où elles l'ont fait, les situations ont évoluées, et surtout il convient de savoir que rien n'est jamais acquis et que la vigilance est primordiale. Dans le monde du travail comme sur d'autres champs, il est toujours nécessaire de maintenir le cap!
Sur un plan plus juridique, des instruments existent dans le code du travail pour faire condamner des employeurs pour discrimination. Pour cela, il faut s'informer, voire se former en un mot : se syndiquer ! La dignité d'un travailleur et a fortiori d'une travailleuse, cela commence par là. Et c'est une syndicaliste qui le dit....
5 Je n'ai pas de boule de cristal. Dans les moments de pessimisme, je me dit, qu'il y a de la régression pour les femmes dans tous les domaines : violences conjugales, harcèlement au travail, et je pense que ce n'est pas gagné pour elle.
A d'autres moments, je regarde le chemin quand même parcouru, et je me dis que si elles savent saisir le témoin, elles seront à leur tour actrices de leurs destins et que cela leur offrira de belles avancées. Pour ce 8 mars 2007, c'est plutôt cette deuxième hypothèse que je retiendrais. «Ensemble en mouvement les Femmes»!
EHNE | Arantxa Arrien
1 Nekazaritzan emakume asko eta asko ikusezinak dira, ez direlako agertzen ez gizarte segurantzan, ez nekazaritzako erroldetan... Laguntzailetzat, bikotekidetzat... hartzen gaituzte. Nekazaritza barruan ikusgarri garenak ere sistematik kanpo aritzen gara, ez dugu produkzio industrialik, ez gara azalera handien jabe, salmenta zuzen egiten dugu... Emakumeen nekazaritza eredua txikia eta dibertsifikatua da, orokorrean, bai Euskal Herrian, bai eta Europan, eta laguntzetatik kanpo geratzen da.
2 Oinarrian globalizazio liberala eta patriarkala dago. Une honetan nekazaritzen peoi egin nahi gaituzte eta emakumeok ez dugu bertan sartu nahi, nahiago dugulako nekazaritza utzi horretan hasi baino. Errekurtso guztiak pribatizatzen ari dira, eta adibide garbia da lurrarena. Guretzako gogorra da gertatzen ari den kultura galera ere. Emakumeok beti izan dugu garrantzia kultura trasmisore gisa eta nekazaritzan ere bai. Guretzat oso kezkagarrai da, beraz, nekazaritza kultura eta elikadura kultura ere. Gure altenatiba, elikadura subiranotasuna da, guk erabaki behar dugu zer egin nahi dugun, non eta zein baldintzatan.
3 Izan dira aurrerapenak baina oraindik egiteko asko daukagu. Ikastaroetan esate baterako gehiengoak emakumeak dira eta argi geratzen da prestakuntza mantendu nahi izan dela. Instalatu diren emakume berriek ere kultura mantentzeko helburuarekin egin dute, hain zuzen ere.
4 Hainbat lege izan dira, eta guk nahikoak ez direla uste badugu ere ez dugu begi onez ikusten ez aplikatzea. Gure lana horiek bete daitezen eskatzea da. Adibidez, berdintasun legean jasotzen da egiten diren lege eta dekretu guztiek lehen zirriborroaren aurretik genero inpaktua egingo dutela. Nekazaritza arloan hainbat lege egin dira eta orain artean batean ere ez da egin inpaktuaren azterketa. Egingo balitz, gure ustez hankaz gora joango lirateke lege asko. Menpekotasun legeari dagokionez, lege urbanoa dela uste dugu ez baitago zuzenduta landa eremuei. Horretaz gain, beharrezkoa da titulartasun partekatuaren figura. Egun baserrietan bi lanean ari badira ere, bat da titularra eta honek ditu produkzio eskubideak. Normalean gizona da titularra eta emakumea laguntzailea eta horrek eskubideak ukatzen dizkio. Era berean, emakumeen arteko aliantzak bultzatu behar ditugula uste dugu eta aldatu ahal dugu mundu honen zatitxo bat.
5 Ni itxaropentsua naiz eta pixkanaka aurreratuko dutela uste dut, bai baitaukate antolatzeko ahalmena eta, alde horretatik, antolaketa ezinbestekoa da. Gainera, jende prestatua izango da eta alternatibak bultzatzeko kemena izango dute
STEE-EILAS | Ana Perez
1 Nik STEE-EILASeko kide gisa, batez ere, hezkuntza publikoaren alorrean lan egiten duten emakumeen egoeraren gainean mintzatuko naiz. Esan daiteke arlo honetan ez dela lan diskriminazio espliziturik gertatzen, hau da, sarbidea bera da gizon edo emakumeentzat, lan beragatik eta egoera berean lan egiteagatik soldata bera jasotzen baitute biek ala biek. Hala eta guztiz ere, irakaskuntzako sektore ezberdineei erreparatzen badiegu, emakumeek batez ere, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan egiten dugula lan ikusi daiteke eta ehunekoa altuagoa da haur eskolen kasua. Datu deigarria da feminizatutako sektorea izanik ere, zuzendaritza taldeetan eta zuzendaritza postuetan gizon kopuru handia aurkitzea. Erdi mailako hezkuntzan esan daiteke emakumeen presentzia %50ekoa dela, baina lanbide heziketan portzentaia jaitsi egiten da %37 arte eta unibertsitatean %35,3 arte. Esanguratsua da, halaber, erabaki organoetan eta Lakuako Hezkuntza Sailak organigrama kontuan hartzea. Sailburua, sailburuordea eta departamentuetako zuzendariei erreparatuta emakumeen kopurua %31, 21ekoa da.
2 Aipatutako ezberdintasunen oinarrian lanaren sexu bereizketa dago. Zaintzarekin lotutako lanak sozialki emakumeek egiten dituzte eta gizonen inplikazioa eskasa da. Era berean, irakasle zein ikasle gisa emakumeen presentzia alor zientifiko eta teknologikoetan oso baxua da. Egun lan irtenbidea handia duten ingeniaritzetan, esaterako, emakumeen presentzia %25ekoa da. Proportzioak aldatzen ari dira, baina oraindik zaila da gehiengoa mutilena den arloetan emakumezko ikasleak sartzea. Era berean, enpresetan praktikak egitean mutilen presentzia askoz ere handiagoa da.
3 Unibertsitateko ikasleen artean emakumezkoak ia %55 dira, baina ikasketen arabera portzentaia asko handitu daiteke, %90 dira Irakasle Eskolan eta gizarte lanean, eta %15, berriz, ingenieritza batzuetan. Horrek ere badu isla lan merkatuan: lanean ari diren emakumeen %86,7k zerbitzu alorrean egiten du lan, %11,3 industrian eta %1,4k eraikuntzan. Soldatei dagokienez ere, sexuaren araberako ezberdintasunak gertatzen dira. Horretaz gain, nabarmentzekoa da emakumeak gehiengo direla lan enpresa publikoan pribatuan baino eta erabaki eta botere postuetan oso emakume gutxi aurkitzen ditugula.
4 Lanean berdintasun erreala lortzeko, beharrezkoa da arlo guztietan berdintasuna eskuratzea. Legeen erregulazioan berdintasun formal bat aipatu badezakegu ere, oraindik ere berdintasuna formal hori erreal egin dadin oso urruti dago. Emakumeek edozein lanpostutara aukera berdintasunean sartzeko aukera izateko administrazio ezberdinen inplikazio handiagoa behar da, lan bizimodua eta bizitza familiarra uztartzeko aukera izango dituzten neurriak aplikatzeko. Dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintzarako zerbitzu publiko eta unibertsalak eskaini behar dira, hau da, dependentzia egoera guztiak zainduko dituen sistema publiko eta unibertsala, esaterako, 0-3 urte bitarteko haurrentzat doako nahikoa plaza; izan ere, emakumeak zaintzera behartuta dauden bitartean ezingo da berdintasunaz hitz egin.
5 Orokorrean azken hamarkadan enplegua handitu dela esan badaiteke ere, langabezia, batez ere, emakume eta gazteena da. Gure sektorean lanpostu baterako sarbidea duen edonork baldintza prekarioak dituen ordezkatze egoeran egiten du: egune- ko kontratuak, aste bukaerak kobratu gabe. EAEko postuen laurdena urteko edota eguneko kontratuak dituzten pertsonek betetzen dituzte. Sindikatuak maiz eskatu ditu emplegu sorrerarako eta lan-taldeak gaztetzeko neurriak; oraingoz ez dira hartu.
Emakumeen herenak baino gehiagok ez du lan ordaindurik egiten eta ez du bilatzen. Gehienek senitartekoak zaintzen eta etxeko lanak egiten ematen dute eguna.
Legeek emakumeei bideratzen dizkiete kontziliazio mekanismoak. Oinarrizkoa da baina gizonek ere, bizitza profesionala eta familia bizitza uztartzea neurriok eraginkorrak izango badira.
Hego Euskal Herriko emakumeen langabezia-tasa gizonenarekin alderatuta bikoitza da, %8,8koa. Gainera, kontraturik gabe lan egiten duten emakumeen kopurua ere handiagoa da.
Lan munduan emakumeak duen egoera hobetze aldera hitzarmen kolektiboak oinarrizkoak dira. Haietan emakumeen alde egingo dituzten neurriak zehaztea eta ondoren horiek betetzea premiazkoa da.
Bilbo (Udaletxe aurrea, LAB) 12.00
Bilbo (Arriaga) 19.30
Bilbo (Confebasken egoitza, CCOO) 12.30
Bilbo (UGTren egoitza) 12.00 Algorta (Teietxe) 19.30 Durango (Udaletxe aurrea) 12.00/19.30 Santurtzi (Udaletxe aurrea, LAB) 11.30 Barakaldo (Herriko plaza, Argitan) 12.00 Igorre (Kultur Etxea) 19.30
Gasteiz (Abastos, LAB) 12.00
Gasteiz (Andramari Zuria) 20.00
Gasteiz (Posta kalea, ELA, ESK, STEE-EILAS) 12.30
Laudio (Udaletxe aurrea, LAB) 12.30
Iruñea (Udaletxe/Bus geltokia) 11.00/20.00
Tafalla (Herriko plaza) 20.00
Lizarra (Nafarroa beherea) 11.00/20.00
Leitza (Kale Nagusia) 20.00 Etxarri (Herriko plaza) 20.00 Altsasu (Herriko plaza) 19.30 Elizondo (Herriko plaza) 20.00 Donostia (Bulebarra, LAB) 12.00
Donostia (Gipuzkoa pl., ELA, ESK, STEE-EILAS) 12.30 Donostia (Bulebarra) 19.30
Tolosa (Trianguloa) 12.00 /19.30
Azpeitia (Herriko plaza) 19.30
Arrasate (Herriko plaza) 19.00 Zarautz (Udaletxea) 12.00/19.30 Lasarte (Udaletxe aurrea, LAB) 12.00
Baiona (Maite Barnetxe zubia) 12.30 Baiona (Herriko Etxea) 12.30/18.00