GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iparra-Hegoa astearen XII. edizioan, diasporaz hitz egingo dute

GARA |

XII. edizioa du aurtengo Iparra-Hegoa ekimenak. Seguran egin ohi duten kultur aste hori aurten beste herrialdeetara zabaltzea erabaki dute.

Joan den astean Pausuko Xaia ostatuan Karidadeko Benta taldearen emanaldia antolatu bazuten ere, astea, berez, astelehenean hasiko da Seguran. Martxoaren 18a arte, Euskal Herriko herrialde guztietako bilgune izan nahi duen ekimen horretan hainbat hitzordu finkatu dituzte: hitzaldiak, kontzertuak, ikastaroak, dantzak, bertso-poteoa, haurrentzako jokoak, mendi ibilaldiak eta beste hainbat. Aurten euskal diasporaren gaia jorratzea erabaki dutela-eta, astelehenean bertan «Euskal Argentina» deituriko erakusketa zabalduko dute. Horren aurkezpenean, Pantxika Maitia EKEko kideak eta Benoit Etxeberri diasporako ordezkariak hitza hartuko dute.

Astean egingo diren ekitaldietatik at, hitzordu nagusiak asteburuan izango dira. Euskal Herri osoko ordezkariak izango dira bertan, bazkaria, karrikak eta hainbat gune alaitzeko.

Mus txapelketa

Segurako Iparra-Hegoa astearen karietara, zazpi herrialdeetan mus txapelketa jokatzen ari dira. Finalerdi gehienak hasiak dira, eta azkenekoa martxoaren 10ean izango da. Herrialde bakoitzeko bina bikoteren artean, finala hilaren 17an jokatuko dute Seguran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo