GARA > Idatzia > Ekonomia

SIGNATURE

CFDT sindikatuak Urruñako lantegiko fabrikazioa murriztu egingo dela berretsi du

Aste honetan zuzendaritzarekin izandako aparteko bileraren ostean, CFDT sindikatuak berretsi egin du Urruñako Signature enpresak hiri-altzairu handien fabrikazioa Alemaniara lekualdatzeko edo beste fabrikante bati emateko asmoa duela. Zuzendaritzaren arabera, hamar bat lanpostu galduko lirateke egokitzapen horrekin. CFDTren ustez, ordea, egiaz jarduera osoa kentzeko lehen urratsak besterik ez dira. Beste behin ere zurrumurruen bidez jakin dute Irunen lantegi bat jartzeko asmoa duela zuzendaritzak, baina sindikatuari adierazi zionez, «ez omen du eraginik izango Urruñako lantegian».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo