GARA > Idatzia > Kultura

DANTZA

La Fundicion aretoak hiru euskal dantzari hartuko ditu asteburuan

Bilboko La Fundicion aretoak etxeko hiru dantzari jasoko ditu. Leire Ituartek, Olatz de Andresek eta Jorge Latasak hiru saio egingo dituzte emanaldi bakoitzean. Giza harremanen eta jokabide kulturalen baitan dabilen «Delicias» antzeztuko du Ituartek; Olatz de Andresek eta Jorda Ferrek «Soy una cosa que dura» emango dute, denborak mugimenduarekin eta isiltasunarekin duen lotura irudikatuz; eta Jorge Lastrak «Naranjas del tiempo» eramango du taulara, denboraren balioaz jarduteko. Bihar eta igandean, 20.30ean hasita, 9 euroren truke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo