GARA > Idatzia > Non Zer

MAHAI INGURUA

Emakumea eta kirola gaiari buruzko mahai ingurua izango da Bilbon

BILBO | Gaur, 19:30ean, Bidebarrieta liburutegian

Urtero bezala, Bidebarrietako liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du, eta emakumeak kirol munduan duen egitekoa eztabaidatuko duen mahai inguru bat izango da gaur. Emakumea eta kirola gaiari buruzko bost hitzaldi izango dira aurten, eta kirol munduarekin lotutako hainbat mintegitako irakasle eta zuzendariak, jardunean dauden emakume kirolariak eta kirol erakundeetako zuzendariak izango dira. Horiek hala, Esther Aretxabala («Rol Femenino en el Deporte» tesiarekin Deustuko Unibertsitateko doktorea) izango da ekitaldiko koordinatzailea; mahai inguruan honako profesional hauen hitzaldiak izango dira: Mila Garcia Bonafe, Bartzelonako emakumea eta kirola gaiari buruzko ikerketa taldeko zuzendaria; Susana Soler i Prat, Kataluniako Gorputz Hezkuntzarako Institutu Nazionaleko irakaslea; Elida Alfaro Gandarillas, Emakumea eta Kirola mintegiko zuzendaria Madrilgo Gorputz Hezkuntzarako Institutuan; Carme Lluveras i Puig, Ros Casaren (argazkian) emakumeen saskibaloi taldeko zuzendari nagusia eta Gurutze Fernandez eta Erika Vazquez Emakumeen Athletic Clubeko jokalariak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo