GARA > Idatzia > Euskal Herria

Urrutia: «Jabetu dadila UPN Foru Hobekuntza guztiz agortuta dagoela"

GARA |

Aipatutako ekitaldia baino lehentxeago, ezker abertzaleak emandako prentsaurrekoan ere, Patxi Urrutia mahaikideak gogora ekarri zuen Foru Hobekuntza ez zela «erabaki demokratiko» baten ondorio izan, baizik eta 1976ko Jurramendiko heriotza, 1978ko sanferminak eta 23-F kolpe faxistarena. Bere esanetan, Foru Hobekuntzak ezarritako egungo Nafarroa probintziabakar eta espainola «Nafarroako eskuinak trantsizio garaian egin zuen presio faktiko eta faxistaren ordainetan jasotako prezio politikoa da».

Eskuinak prezio politikoa jasotzen zuen lehen aldia ere ez zela izan adierazi zuen, baina Foru Hobekuntza dagoeneko «agortuta» dagoela aldarrikatu zuen, eta halako legeak aldatu beharra dagoela «herriak hitza eta erabakia izan ditzan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo