GARA > Idatzia > Euskal Herria

Foru Hobekuntzak bi akats «oso larri" dituela dio Nafarroa Baik

GARA |

Nafarroa Baik lehenago azaldu zuen moduan, Foru Hobekuntzaren 25. urtemugaren atzoko ospakizunean ez zuen parte hartu. Adierazi zutenez, Gobernuaren beste ekimenetan ere ez dute parte hartuko, honek «alderdikeriaz» jokatzen duelako eta testuak bi akats «oso larri» dituelako: «Nafarroako abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna baztertzea ditu oinarri», eta gainera, «nafarrek ez dute erreferendum bidez berretsi».

Beraz, testua aldatzea «beharrezkotzat» jo dute, Nafarroako aniztasuna eta sentsibilitate ezberdinak aintzat hartzeko, eskumenak hobetzeko, autogobernuan sakontzeko, gainerako euskal lurraldeekin lankidetzan aritzera bideratutako ildo guztiak jorratzeko Nafarroak Europar Batasunean tokia izan dezan bermatzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo