GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak

Bikien uztarriak du Aiako probetako orain arteko markarik onena

J.L. | DONOSTIA

Idi-probetan, Aiako probetako azkeneko ekinaldiak jokatuko dira bihar gauetik aurrera. Aurreko asteburuan ere izan ziren saioak, eta orain arteko markarik onena Bikien idiek dute 48 plaza, 7 zinta eta 1,30 metro eginda.

Proba hauek bihar izango dute jarraipena, 22.00etatik aurrera. Ordu horretan, Malberdiren, Erretenen eta Ixamaren idiak arituko baitira lanean.

Igandean ez da saiorik izango eta astelehenan, 22.00etan hasita, Telleriaren, Retegiren eta Illarretaren uztarriak arituko dira. Asteartean da azkeneko eguna, eta askoren ustez, orduan arituko dira idirik onenak. 22.00etatik aurrera, Erreistaren, Letearen eta Txausoen uztarriak izango dira. Harmailak bete egingo dira, ikusmin handia baitago.

Zaldi-mandoak

Zaldi-mando probetan, asteazkenean amaitu ziren Laukinizko probak, eta Olarrearen aberea izan da bertako onena. Irabazleak, Urrutia lehengusuak itzain zirela, 73 untze eta 3,33 metro egin zituzten

Bigarren postuan, Beaskoaren aberea sailkatu zen 70 untze eginda. Hirugarren, berriz, Alegriarena izan zen 69 untze eta 2,20 metro eginda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo