GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iparra-Hegoaren lana babestu eta sustatzeko asmoa erakutsi du Udalbiltzak

GARA |

Udalbiltzak Iparra-Hegoak egiten duen lana txalotu eta nazio eraikuntzaren bidean egiten duen ekarpena babestu eta bultzatzeko asmoa erakutsi zuen atzo egindako agerraldian. «Udalbiltzak Euskalduna Jauregian aurkeztutako printzipioarekin bat eginez, eskura dituen baliabideak elkarlan horretan erabiltzea erabaki du, Iparra-Hegoaren ekimenak sustatu eta hamabi urteko esperientzia duen ekimena Euskal Herri osora zabaltze aldera», adierazi zuten, Euskal Herri osoko sarea antolatu nahi dutela esatearekin batera.

Iparra-Hegoako astearen gaia diaspora izateaz ere mintzatu ziren. «Udalbiltzak jaso egin du, bai Euskal Herrian bai atzerrian ere elkar ezagutza horren beharra», adierazi eta Marian Fernandezek asteartean emango duen hitzaldia nabarmendu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo