GARA > Idatzia > Euskal Herria

ALGORTA

Ertzaintzak Aimar Hidalgo gaztea atxilotu du eta Gaizka Gañan atxilotzeko agindua du

Aimar Hidalgo algortarra atxilotu zuen Ertzaintzak astearte iluntzean Auzitegi Nazionalaren aginduz. Preso hartu eta gero, Getxoko epaitegira eraman zuten poliziakideek, eta hortik Basauriko espetxera. Bertan egongo da Hidalgo, bihar, ostirala, Madrilera eramango duten arte. Hidalgoz gain, Madrilgo auzitegiak Gaizka Gañan santurtziarra atxilotzeko agindua eman dio Ertzaintzari, baina oraindik ez dute atxilotu, Askatasunak jakinarazi duenez. Hidalgo eta Gañan martxoaren 9an epaitu zituzten Orkatz Gallastegirekin batera, eta autobus bat erre izana leporatzen diete hirurei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo