GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sabotajeak egin dituzte kutxazainen aurka Tafallan eta Uharten

GARA |

Joan den asteazkenean, Tafalla eta Uharte herrietan kutxazainen aurkako erasoak gertatu ziren. Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, bi kasuetan paskinak zeuden inguruan, eta, horregatik, «koordinatutakoak» ziren eta «helburu berak» zituzten.

Tafallan, gauerdi aldera bizilagun batek Foru Polizia deitu zuen BBVAren kutxazain batean ustez jarritako lehergailu bat zela-eta. Polizia bertara iritsi zen, eta kutxazainaren barruan zegoen poltsa batean erregaia zen materiala aurkitu zuen.

Uharten, berriz, atzo goizeko zortziak eta erdi aldera, Caja Españako zuzendaritzak bertako kutxazaina erabat erreta zegoela abisatu zuen. Ustez, hiru molotov koktel jaurti zituzten, eta ondorioz sortutako suak erre zuen kutxazaina.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo