GARA > Idatzia > Futbola

Athleticen denboraldiko lehen porrota eta lagunak eta Reala ere ezinean

BILBO

Jardunaldi kaskarra izan zen atzokoa Superligan diharduten euskal taldeentzat. Hirurek galdu egin zituzten beren partidak, baina ezusteko nagusia Athleticek eman zuen. Zuri-gorriek denboraldiko lehen porrota jaso zuten Levanteren zelaian (3-1).

Lehen postuan mantentzen diren arren, Espanyol puntu bakar batera gerturatu zaio Iñigo Juaristik zuzentzen duen taldeari. Athleticen entrenatzaileak astean zehar ohartarazi zuen oraindik asko falta zaiela txapeldun izateko eta tentuz ibili behar dutela, distantziak oso txikiak baitira. Emaitzak ikusita gauzak estu egongo direla ondorioztatu daiteke.

Realak eta Lagunak-ek ere galdu egin zituzten beren norgehiagokak, laugarren postuagatik borrokan ari diren Sevilla eta Rayo Vallecanoren kontra. Gipuzkoarrek Sevillan ezin izan zuten punturik lortu. Andaluziarrak bi taldeen artean sailkapenean dagoen aldeaz baliatu ziren eta erraz nagusitu ziren, 3-0.

Hala ere, Realak jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du aldeak murriztu diren arren, Transportes Alcainek irabazi egin baitzion Pueblari eta txuri-urdinengandik bi puntutara jarri dira.

Lagunak-ek, aldiz, beste atzerapauso bat eman zuen Rayo Vallecanoren aurka 0-2 galdu ondoren. Nafarrak azkenak dira sailkapenean eta Superliga bukatzeko bost jardunaldi geratzen direnean, hiru puntutara dituzte maila mantentzeko postuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo