GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SOKATIRA

Sokarri, gauzak ongi egin eta Abadiño estu eta larri hartzeko prest agertzen da

J.L. | DONOSTIA

Sokatirako Euskal Herriko Txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da. 560 kiloko saioan ari dira, eta pisu honetako hirugarren jardunaldia izango da bihar Usansolon, 17.00etatik aurrera.

Bertan, honako talde hauek hartuko dute parte: Sokarri, Abadiño, Amaiur eta Berriozar. Lehen jardunaldia joan den larunbatean jokatu zen, eta lehen postuan berdinduta geratu ziren Abadiño eta Sokarri. Abadiño da txapela lortzeko faboritoa, baina Sokarrik gainerako pisuetan baino estuago hartu dezakeela erakutsi zuen.

Gaurko jardunaldia, beraz, oso garrantzitsua izango da, eta hor ikusi ahal izango da, joan den astean gertaturikoa benetakoa den ala ez. Hala ere, azkeneko jardunaldia Abadiñon jokatuko da, eta berdeek ez die txapelari ihes egiten utzi nahiko, beren zaleen aurrean ongi amaitu nahi baitute.

Hirugarren posturako ere lehia ederra izango dute Berriozarrek eta Amaiurrek. Lehen jardunaldian Berriozar aurretik geratu zen, baina saiatuko da Amaiur asteburu honetan beste nafarrak mendean hartzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo