GARA > Idatzia > Errugbia

Ohorezko Maila

Bera Bera jaitsiera postuetan jarri da, irabazi arren

Gipuzkoarrek partida ona egin zuten eta hasieratik bukaerara menderatu zuten Santboiana, baina puntu gehigarria falta izan zitzaien

SPYRO BERA BERA 26

SANTBOIANA 5

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Spyro Bera Berak garrantzi handiko garaipena lortu zuen, baina puntu gehigarririk ez zuenez lortu, jaitsierako postura eroriko dira. Bezperan Getxok puntu gehigarri eta guzti lortu zuen garaipena.

Norgehiagoka zaila zuen talde gipuzkoarrak, aurrean egungo txapelduna baitzuten. Kataluniarrak ez dira denboraldi ona egiten ari, baina horiek ere puntuak behar zituzten, aurten Liga irabazteko aukerei eutsi ahal izateko.

Bera Bera, oso azkar aitzineratu zen markagailuan. Bosgarren minutuan Diezek lehen entsegua lortu zuen eta Buenok transformatu egin zuen. Hurrengo minutuetan ere etxekoak nagusi izaten jarraitu zuten, baina kanpotarrek murriztu egin zuten markagailuko aldea.

Dena berdin

Hortik aurrera ere gauzak oso gutxi aldatu ziren eta donostiarrek gogor jarraitu zuten lanean. Hala ere, joko horren ordaina ez zen iristen, ez behintzat merezitako tamainan.

Dena dela, lehen zatia amaitu aurretik Gorka Buenok zigor-kolpe bat gauzatu zuen, eta markagailuan aldea handitu egin zuen. Bigarren zatian, gauzak ez ziren batere aldatu eta talde gipuzkoarraren nagusitasuna agerian geratu zen.

Santbaoianak nahi zuen, baina ezin, eta puntuak etxekoen alde erortzen ziren, kataluniarrek ezin baitzuten puntu bakar bat ere egin.

Hortaz, Bera Berak entseguak egin nahi zituen, gutxienez lau, puntu gehigarria ere eskuratu ahal izateko, baina entseguak ezin zituzten egin. Hirugarrena partida amaitzear zegoela heldu zen, eta ez zegoen beste baterako betarik.

Gipuzkoako hiriburukoek lanean jarraitu beharko dute, baina horrela jokatzen badute, emaitzak ere helduko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo