GARA > Idatzia > Musika

Martxoak 31, hirurogeita hamar urte geroago Durango doinuz hartzeko

GARA | DURANGO

Hamaika urteko isilaldi luzearen ondoren, Durangaldeko Martxoak 31 taldeak ostera ere zuzenean joko du duela hirurogeita hamar urte faxisten bonbardaketa jasan zuten herrikideen omenez.

Iban Gorriti gitarra-jotzaile eta abeslariak, Alberto Gallego baxu-jotzaileak, Andoni Ruiz Larringan bateria-jotzaileak eta Juanan Hernandez gitarra-jotzaileak sortu zuten taldea, eta gerora Iokin Elortza berriztarrak ordezkatu zuen Juanan. Berragerpenean, beraz, lehenengo aldiz joko du taldeak boskote gisa.

1989an sortua, bi urte geroago Ermuako maketa lehiaketa irabazi eta binilo single bat grabatu zuten, hiru kantu biltzen zituena eta tartean izenburua eman zion «Lau Katu» biltzen zuena, artean hasiberriak ziren Unai Iturriaga eta Igor Elorzaren bertso eta guzti. Ondoren, Jesus And Mary Chain taldearen bertsioa zekarren «Tentazioa» maketa plazaratu zuten, 1994an Elorrioko Zer Demontre? taldearekin lan luze bat partekatzeko. Bakarkako lehenengo lana grabatzear zirela, zazpi urteko ibilbidearen ondoren, taldea apurtzea erabaki zuten musikariek. Bilboko Kafe Antzokian egin zuten agurra, 1996ko ekainaren 8an.

Ficha

Data: Etzi.

Lekua: Plateruena (Durango).

Ordua: 22.00etan.

Sarrera: Dohainik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo