GARA > Idatzia > Mundua

Ezker Abertzaleak Sinn Fein eta oro har Irlandako herria zoriondu ditu

GARA |

Ezker Abertzalea pozik agertu da aste honetan Ipar Irlandan alderdiek egin duten akordioarengatik.

Bereziki Sinn Fein alderdia zoriondu du «egin duen lorpenagatik». Bide batez, eta oro har, errepublikar mugimendua eta Irlandako herria omendu ditu, «urte luzeetan beren eskubideen alde borrokatu izanagatik iritsi direlako gaurko egunera», idatzian adierazten duenez.

Bere iritziz, Irlandako emaitzak «berdintasunean oinarritutako elkarrizketa multilateralen bidez eta akordioak erdietsi eta errespetatuz, gatazka politikoek irtenbidea eduki dezaketela frogatzen du».

«Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa ere gainditzeko bidean jar dadin, ezinbestekoa da gatazkaren oinarri politikoetara joan eta irtenbide politikoa ematea, elkarrizketaren eta akordioen bidez», esaten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo