GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SOKATIRA

Beste txapel bat jantzita amaitu nahi du Abadiñok

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko sokatira Txapelketako azkeneko saioa izango da asteburu honetan. Gero, hemendik bi hilabete inguru, lur gainekoa izango da. 560 kilotan izango da azkeneko jardunaldia, bihar Abadiñoko probalekuan, 17.00etan hasita.

Abadiño, Sokarri, Berriozar eta Amaiur izango dira aurrez aurre. Orain arte, Abadiño nagusi agertu da, eta berriro ere beraiek izango dira faborito azkeneko jardunaldian. Orain arte, pisu guztietan txapela jantzi dute, eta geratzen den bakarrean ez dute hutsik egin nahiko, eta are gutxiago beren zaleen aurrean. Txapela lortzeko beste hautagaia Sokarri izan daiteke, eta horiek ahaleginduko dira finalean ezustea eman eta irabazten, baina hori gertatzea oso zaila dirudi, Abadiño beste talde guztien gainetik agertu baita.

Emakumezkoak

Aurten ez da emakumezkoen Txapelketarik jokatu, ez talderik ez dagoelako, beste arazo batzuk tarteko izan direlako. Horregaitik, Girizia taldeak, jaialdia antolatu du bihar arratsalderako Oiartzunen (18.00). Bertan, Giriza, Sakana, Beti Gazte eta Badaiotz neurtuko dira.

Bertan, sokatiran aritzeaz gain, herri kiroletako beste joko batzuk ere ikusi ahal izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo