GARA > Idatzia > Non Zer

Gatibu taldea izango da protagonista «Harrapazank!» ekimenaren ekitaldian

Bilboko Udalak gaur bukatuko du «Harrapazank!» egitasmoaren bigarren edizioa. Gatibu Gernikako taldeak kontzertua emango du, Bilborock aretoan. Kontzertuaren aurretik lau ekitaldi egin dituzte egitasmoan. Alde batetik, Euskadi Gaztea irratiko "Are Gazteago" irratsaioa egin zuten, bai eta Bilbo Hop Jaia ere, Makalarekin, Selektah Sound Systemekin, break dantzariekin eta Capoeira ikuskizunarekin. Halaber, «Bertsotramarraskya» izeneko saioa ere antolatu zuten. Xabi Paya Bizkaiko bertsolari txapeldunak eginiko traman oinarrituta, Onintza Enbeita, Etxaun Lekue, Oihana Bartra eta Fredi Paia bertsolariek eta Patxi Gallego komikilariak batera jardun zuten estreinakoz egindako ikuskizunean. Azkenik, «Mihiluze» programaren edizio berezia egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo