GARA > Idatzia > Euskal Herria

200 eta 300 euroko isuna sakabanaketa salatzeko auto-istripua antzeztu zuten bost demoentzat

Maria AIZPURUA

Jende andana, tartean AB, Batasuna eta gizarte eta kultura esparruko zenbait pertsona ezagun, hurbildu zen atzo Baionako epaitegira, bertan epaitu zituzten bost demoei elkartasuna adieraztera. Polizia ere ugari zegoen eta banan-banan kontrolatu eta miatu zituen epai-aretora sartu nahi zuen oro.

Filipe Aramendi abokatuarekin, demoak epaimahaiaren aitzinean aurkeztu ziren elasktiko horia soinean zutela. Euskaraz hitz egitea eskatu zuten arren, epaileek ez zieten eskaria onartu.

Antton Hariñordokik eta Peio Etxeberri-Aintxartek 2005eko abenduan Baionako suprefeturaren aurrean kotxe-istripua zergatik antzeztu zuten azaldu zioten epaimahaiari. Euskal presoek eta bere senitartekoek duten sakabanaketa dela medio, bisitetako joan-etorrietan izaten dituzten istripuetan zauritu eta hildako asko gertatzen direla nabarmentzea ahaztu gabe.

Xan-Battite Bidart Filipe preso ohiaren aitak eta Gabi Mouesca OIP Presondegietako Behatokiko lehendakariak, beren lekukotasuna agertu zuten.

Isunak

Fiskalak, bakoitzarentzat 600 euroko isuna eta gida-baimena 30 eta 60 egun arteko denboraldian erretiratzea eskatu zuen baina, azkenean, uste baino zigor apalagoak jaso zituzten. Hariñordokik eta Arñod Aizaguerrek 200 euroko isuna, (beste deliturik egin ezean, ordaintzeko betebeharrik gabe) eta Iñaki Berhokoirigoinek, Patxi Queheillek eta Aintxartek 300 eurorena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo