GARA > Idatzia > Gutunak

Aitor Etxebarria Zamora Portugalete

Zer ote du Korrika-k? Zein ote da bere sekretua?

Galdera horiek eta antzekoak egiten dizkiot neure buruari euskararen lasterketa honek gure herriak gure Herria zeharkatzen duen bakoitzean.

Izan ere, denek ikusten dute begi onez AEKren ekimen hori; hainbat agintari eta pertsonaia ezagunen atxikimendua jasotzen du; zeharkatzen duen herri bakoitzean hainbat eragile, elkarte... mugiarazten du; eta, gutxienez, inork ez du zalantzan jartzen. Eta hori gauza handia da euskara askotan politizaturik edo gatazkaren erdian ikusten dugun garai honetan. Eta hori izugarria da Korrika-ren antolatzaileak, hau da, AEK bera, askok susmopean dutenean ez-dakit-zein ideologia politikorekin lotua; are gehiago, prozesu judizial bat baino gehiagotan inplikaturik izan denean.

Zer ote du, bada, Korrika-k? Agian ekintzaren beraren sinbolismoa izango da: (nekea, ahalegina eta festa integraturik; lekukoa eskuz esku Euskal Herri osoan barna...; akaso aurretik eta ondoren egiten den komunikazio-kanpaina bikaina...

Kontua da zer pentsatu handia ematen duela akordio zabal eta integratzaileen bila gabiltzan garai honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo