GARA > Idatzia > Non Zer

UEUk eta Aranzadik euskal arkeologiari buruzko ikastaro ziklo bat antolatu dute

Udal Euskal Unibertsitateak eta Aranzadik euskal arkeologiari buruzko ikastaro ziklo bat antolatu dute. «Historia, ondarea eta oroimena» izeneko ikastaro zikloa Donostian aurkeztu dute. Arkeologiaren inguruko ikasketak sendotzeko asmoz antolatu dute bi erakundeek, UEUko iturriek jakinarazi dutenez. Ziklo horrek hiru ikastaro bilduko ditu: «1936ko gerra. Oroimena eta ahanztura Euskal Herrian», «Nafarroako Erresumaren historia eta gazteluak» eta «Kultur ondarearen azterketa». Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa jorratzeko prestatu dituzte. Horiek hala, lehenengo bietan irakaskuntza «moodle» plataformaren bitartez izango da; alde praktikoa, berriz, lantegi, indusketa eta lan tutorizatuen bidez gidatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo