GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Lau kirolari lehiatuko dira Zaldibiako Ernaitz izeneko harri baldarrarekin

J.L. | DONOSTIA

Lau kirolari neurtuko dira datorren astelehenean, Zaldibian, Saturdi auzoan, Zaldibiaren eta Larraitzen artean dagoen auzoan, bertako Ernaitz izeneko harri baldarrarekin.

18.00etan hasiko den ekinaldian, hauek hartuko dute parte: Telleria II.a, Telleria III.a, Eizmendi eta Lertxundi. 147 kilo pisatzen ditu harriak, eta bost minutuko txanda bat izango du bakoitzak.

Bertan parte hartzeko, harri horrekin inoiz aritu gabea behar zuen izan, ez eta Amezketako Albizuri Handiarekin ere, baina kasu honetan Eizmendiri utzi egingo diote parte hartzen, Amezketakoari jasoaldi bat emanda egon arren. Beste baldintza gipuzkoarra izatea zen, eta lau kirolariak dira herrialde horretakoak.

Harri horrekin markarik handiena Goenatxok dauka, hamabi jasoaldirekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo