GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak

Hamabost uztarri neurtuko dira Etxebarriko proba ospetsuetan

J.L. | DONOSTIA

Bihar abiatuko dira Etxebarriko idi-probak, eta lau egunean hamabost uztarri ikusiko dira.

Bihar, 22.00etan hasita, Garroren, Telleriaren eta Anitxuren idiak izango dira. Etzi, 22.00etan, Iketzaren, Lopategiren, Erretenen eta Soarteren idiak izango dira lanean. Igandean, 18.00etan hasita, Etxaberen, Miguel Uzkudunen, Basoarteren eta Ezkutuzuloren uztarriak neurtuko dira.

Astelehena izango da azkeneko eguna, eta 18.00etan hasita, Bikandoiren, Txausonen, Lopategiren eta Leateren idiak neurtuko dira. Aurrekoetxearen, Agerrezaharren eta Bikandiren idiak nagusitu dira, Getxon, Azkoitian eta Laudion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo