Eskua Eibarrera itzuliko da
Astelena katedralak maiatzean irekiko ditu berriro ateak
Eibarko Udalak Gaztañazatorre familiarekin akordio bat hartu du eraikinaren %60 500 milioi pezetaren truke erosteko, eta Buruz Buruko finalerdietan zabalduko dute bi urtez itxita egon ostean
Buruz Buruko finalerdietako partida batekin zabal ditzake berriro ere ateak pilotaren «katedralak» maiatzean; izan ere, 2005eko martxoaren 1ean profesionalen arteko azken partida jokatu zuenetik itxita egon da. Atzo, Eibarko alkate Iñaki Arriolak jakinarazi zuenez, Udalak akordio bat hartu du Gaztañazatorre sendiarekin, eraikinaren %60 500 milioi pezetaren truke erosteko, eta vidartetarrekin -orubearen beste %40 eta Asperen jabe direnekin- duten akordioaren baitan, pilota profesionala datorren hilean itzuliko da Gipuzkoako herri horretara.
Gaztañazatorre sendiak pilotalekua erabili ahal izateko eskatzen zituen 120.000 euroei buelta emateko modurik ez zuenez, Aspek orain bi urte Astelenako ateak ixtea erabaki zuen, eta neguko partidak Bergarako udal pilotalekuan jokatu dituzte azkenaldian.
Arazoari irtenbide bat emateko negu hasieran Eibarko Udalak hasitako negoziazioek emaitza ona izan dute azkenean, eta oraindik ere sinatu gabe dagoen arren, Iñaki Arriolak atzo jakinarazi zituen Gaztañazatorre familiarekin hartutako akordioaren nondik norakoak. Alkateak azaldu zuenez, 500 milioi pezetaren truke, Udalak eraikinaren %60 eskuratuko du, eta vidartetarrekin ere akordioa hartua dago pilota profesionala Eibarrera itzul dadin.
Arriolak azaldu zuenez, vidartetarrek portzentaia hasiera batean mantenduko dute, baina epe ertainera, Udalak frontoiaren erabileraren %100a eskuratuko du, horretarako eraikinak aurrealdean etxebizitzetarako duen aprobetxamendua aldatuko dute. Gutxi gorabehera 240 milioi pezetatan kalkulatzen dute vidartetarrek euren zatiaren balioa, eta eraikiko dituzten etxebizitzekin kopuru horretara iritsiko ez balira, Udalak jarriko luke faltako litzatekeen pusketa.
Taakolo eta Cantabria pilotariek partida jokatuta 1904. urtean inauguratu zuten eraikina monumentu gisa izendatuta dago, eta horregatik, berreraikitze lanek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Lan guztiak Eibarko Udalak gestionatuko ditu eta eraikinaren berezko nortasuna eta izaera ahalik eta gehiena errespetatu beharko dituzte, bai eta Isasi kaleko gainerako eraikinak ere.
Gainera, Iñaki Arriolak azaldu zuen: «Aspek eta Udalak pilota Eibarrera, Astelenara itzultzeko borondatea daukate, eta ez dut uste borondatea egonda, arazorik egongo denik pilota Eibarrera itzultzeko».
«Bi urtean itxita egon ondoren Astelena ez da frontoi berria, eta aurpegia garbitu beharko zaio ateak berriro ireki aurretik, baina ez dugu uste inbertsio handirik egin beharko denik», adierazi zuen. Horiek hala, katedrala laster izango da berriro ere pilotazaleak jasotzeko moduan.
Itziar
Matiena
Galarreta (16.00)
Ezkurdi-Durango (17.00)
Elgeta (16.15)
Zaldibar (21.30)
Itziar (10.30)
Saint André-Baiona (17.30)
Matiena-Abadiño (16.30)
Martín Alustiza se convertirá en las próximas horas en el nuevo intendente de Aspe, relevando en el cargo a Antxon Maiz, que venía desarrollando esta función en la empresa eibarresa los últimos años.
El pelotari de Segura cerró ayer mismo su desvinculación de la empresa Frontis, en la que ha desarrollado la última etapa como profesional. Tras una reunión entre ambas partes mantenida al mediodía en un restaurante de Etxarri-Aranatz, Frontis emitió un comunicado en el que se informaba de que se alcanzó «sin problemas« un acuerdo para «la rescisión del contrato que lo mantenía vinculado a la promotora navarra hasta setiembre de este mismo año. Martín Alustiza ha comprado su carta de libertad previo pago de una cantidad de dinero que el pelotari ha depositado en el momento de la firma».
El pelotari, según la empresa, «cumplirá sus compromisos con Frontis este fin de semana y el sábado día 14 tomará parte en un festival de despedida, en el que podrá dar su adiós definitivo a todos los aficionados que le han seguido en estos 27 años de carrera».
GARA
La localidad alavesa de Izarra albergará este sábado a partir de las 19.30 el primer festival de pala tras el cierre de Emanbilbo. Se jugarán dos partidos, en el primero, Rekalde y Luján se enfrentarán mano a mano y luego habrá un partido por parejas en el que se medirán Gaubeka-Galán y Fusto-Velilla.
La normalidad fue la nota dominante en las elecciones de material celebradas en Bergara y Tolosa. En el Municipal, Eulate eligió dos de Cipri de cuero vuelto de 105,4 y 105,9, mientras Laskurain otras de 103,3 y 103,7 gramos. En el Beotibar, Koka apartó dos pelotas de 105 y 104 y Berasaluze IX de 104,2 y 103,8.